2011-07-12

Uztailak 13, Fanzinegintza Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala, Kaleko Mobida punkoi! irratsaioak bere entzule fidelentzat beste irratsaio eder bat prestatu. Uztailak 2an Azpeitian ospatutako Fantzine egunean eskuratutako fanzine mordoaren iruzkinak egingo dira (Izu Giroa, KGB, Breaking Rules, Glory Days, Pogo, Riot Chiken, Soit Fier, Riot Kids...) Artaza Combat talde galdakaoarraren "Rock & Roll taupadak" izeneko diskoa entzunez. Bestetik, agenda, leihaketa, inkesta eta berrien sekzioak izango dira. Oi! musika eta katxondeoa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario