Irratsaioan jarritako The Rivals taldearen zein abesti bertsionatzen du 80. hamarkadako britainiar Oi! talde famatu batek? Erantzunen artean Artaza Combat taldearen “R&R Taupadak” diskoa zozketatuko da. Parte hartu eta erantzun!!
Mostrando entradas con la etiqueta Leihaketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Leihaketa. Mostrar todas las entradas
2011-06-22
2011-06-07
ASTEROKO LEIHAKETA!!
Bidasoa Attack 2. bilduma aurkeztuko dugu aste honetan, baina aste honetako galdera Bidasoa Attack lehenengo bildumari buruzkoa da, Aitor Apurtuk parte hartzen duen zein taldek jotzen du O.V.N.I. izeneko abestia bertan? Oparia Petruska Records-en lote ikaragarria: Big Brown Beavers, Birracel, Apurtu 1989-2009, Local Punk for Global Chaos, Bidasoa Attack 2… ERANTZUN!
2011-05-31
ASTEROKO LEIHAKETA!!
Aste honetako galdera, Alta Tension talde Balentziarraren ingurukoa da, beraien “La Historia continua” diskoaren argitaratze urtea eskatzen dugu, oparia Ex – Pañolak taldearen “Gazte Iraultzaileak” lehen lana izango da.
2011-05-24
ASTEROKO LEIHAKETA!!
Afonia, Kalekumeak, Dictadura eta Achtung taldeetan bateria jo baino lehen, aurreko zein bi taldeetan jo zuen erritmoa zainetan daraman gure Bolbok?
Oparia, Achtung taldearen "Tumbando aguja" lehen lana! ERANTZUN!!
2011-05-18
ASTEROKO LEIHAKETA!!
Aste honetako galdera Strikers talde debarraren ingurukoa da, eta konkretuki Deba herriko Punkoi! mugimenduari buruzkoa.
Deban Barduliako Punkoi! taldeen kantak bertsionatzen dituen Bertsio-talde bat existitzen da, bertan Strikers taldeko kide batzuk jotzen dute. Nola deitzen da talde hori?
Oparia, Strikers taldearen "Gure Izaera" lehen lanaren kopia bat izango da!
PARTE HARTU ETA ERANTZUN!!
2011-05-11
ASTEROKO LEIHAKETA!
GALDERA: Pillhead taldeko zein kide sartu da, Fridays Crew talde azpeitiarrean, Arka kitarra jolearen ordez?
OPARIA: Aldexok eta Pillhead taldeen lehen lanak!
ANIMATU ETA ERANTZUN!
2011-05-03
ASTEROKO LEIHAKETA (Maiatzak 4)
Aste honetako leihaketa NPJ taldearen ingurukoa da, beraien abesti ez-ineditoei dagokien galdera da. “Punkoi! Eta R&R” abestiaz aparte, beraien “Galtzeko Jaioak” diskoan ez dagoen eta aldi berean beraien maketan agertzen den, zein abesti jotzen dute zuzenean NPJ-tatarrrek?
Oparia, NPJ taldearen “Galtzeko Jaioak” diskoa izango da. Badakizue, PARTE HARTU eta ERANTZUN!
2011-04-19
ASTEROKO LEIHAKETA!!
Aste honetako galdera Nabat talde mitikoaren ingurukoa da. Euskal Herriko talde batek, beraien lehen demoko (Rip Off taldearekin splita) “Laida Bologna” abestiaren euskarazko bertsio bat jotzen du, Zein da talde hori?
Oparia Riot Kids fanzinearen kamiseta bat izango da, badakizue parte hartu!!
2011-04-12
ASTEROKO LEIHAKETA!!
Aste honetako galdera Txarrantxa Rock-aren ingurukoa da, aste honetan VI.urtemuga ospatzen denaren aitzakiarekin.
Zein izan zen Txarrantxa Rock-aren V. Urtemugako kartela? Hau da, zein taldek jo zuten bertan? Zozketatuko dugun oparia, Riot Kids fanzinearen 20. eta 21. zenbakiak izango dira. Parte hartu eta erantzun!
2011-04-05
ASTEROKO LEIHAKETA!
Aste honetako galdera, Plan B taldearen ingurukoa da, pasa den astean EP berri bat aurkeztu baitziguten. Formazio originala aldatua izan zen orain dela zehozer, eta Aratz (Afonia) sartu zen baxulari bezala.
Zein da formazio originaleko eta taldea utzi zuen baxulariaren izena? Opari bezala beraien EP berria izango dugu.
Animatu eta parte hartu!
2011-03-22
ASTEROKO LEIHAKETA!
Aste hontako lehiaketa BIRRACEL taldearen ingurukoa da, eta konkretuki beraien maskotari buruzkoa. Erantzunen artean Petruska Records.eko 6 erreferentzia zozketatuko dira, badakizue! Erantzun!
Zein izen dauka BIRRACEL taldeko maskotak, hau da beraien untxiak???
2010-10-04
ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)
Zer esan nahi dute G.G. HOWARDS izeneko... G.G. inizial hoiek?
G.G. HOWARDS, Bardulian sortutako talde batek hartu zuen izentzat, nahiz eta historia motza izan, talde potentea eta marka utzi zuena izan zen.
Berez, Ingalaterrako Karlos printzipearen amorante baten izena izateagatik egin zen ospetsu G.G. Howards kontzeptua.
erantzun galderari eta disko bat muxutruk irabazteko aukera ezin hobea aprobetxatuko duzu!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)