2009-11-30

10KM. Abenduak 2. Jello Biafra Kaleko Mobidan

Denboraldiko hamargarren saioa.

Gaurkoan Jello Biafrari hitz egin dugu saioan. Bere talde berriarekin, Guantanamo School of Medicine, izango da Bilbon abenduaren 7an eta horren harira monografiko bat prestatu dugu bere bizitza eta ibilbide musikalarekin. Saioaren aurreneko zatian, Jello Biafra & GSM-en abestiak entzun ditugu eta bigarrengoan Pepinok ekarritako Dead Kennedysen diskoak.

9KM. Azaroak 25: Fimosis eta Azkoitiko punk-oi! musika





Denboraldiko bederatzigarren saioa.

Gaurkoan Azkoitiko Fimosis taldea izan dugu estudioan. Beren ibilbidea errepasatu dute eta argitaratu gabe duten maketako kantuak eta "Azkoitiarrok auzolanin" bilduman jasotakoak entzun ditugu. Disko honetatik "Aldexok" eta "Deficiencia Mental" taldeen musika ere entzun dugu eta Azkoitin izandako lehen punk-oi! taldea ere bai: Testikulos de Jehová.
*Bigarren argazkia: Fimosis



2009-11-18

8KM. Azaroak 18. The kids, Belgikatik Kaleko Mobidara.



Denboraldiko zortzigarren saioa.
Gaurkoan talde bat dugu protagonista: The Kids Belgikako punk-rock&roll taldea. Larunbatean Barakaldoko Edaska tabernan joko dute, aurrenekoz Euskal Herrian, eta beraien ibilbidea errepasatuko dugu gaurko saioan. Bukaeran asteburu honetan joko duten "etxeko" taldeen musika ere entzungo dugu, esaterako: Ostiada Oi!, Golpe de Estado, Ladys Ramone...

2009-11-13

7KM. Azaroak 11. Jonny Gerriwelt eta Last Rebels Kaleko Mobidan

























Denboraldiko zazpigarren saioa. Gaurkoan bi talde izan ditugu protagonistak: Jonny Gerriwelt(Ondarru) eta Last Rebels (Arrasate). Aurrenekoek Azpeitiko Txarrantxa tabernan jo zuten duela bi asteburu eta bertan grabatutako audio batzuk dauzkagu. Bigarrenek disko berria daukate, "Amaiera gabeko bideak", eta saioan aurrerapen bat entzungo dugu.


Saioa deskargatu

2009-11-04

Azaroak 4. Gaur kale!!!


Arazo teknikoengatik gaurkoan ez da Kaleko Mobida saiorik izango.

Hertzainak taldeak esaten zuen bezala: "Barka itzazue eragozpenak..."


Hurrengo astera arte!

2009-11-02

Azaroak 7 Izurtzan festi erraldoia!!!


Kontzertuek Musika Txabolien 2.urteurrena ospatzeko die. Tribute to Cock Sparrer taldiak eztau joko, azken momentuko arazuengatik, ensaio falta o eztakitt ze...
Txabolie, Mañaria ta inguruko talde batzuk, montau dogun barrakoi edo prefabrikau antzeko bat da(trastornoko baterian basuen) ta bertan ensaiaten dogu. Denporiaz inguruetako taldehasiberrixak maketak grabatzeko leku izan daitten be gustauko jakun, olako material karua danon esku eukitteko. Bueno ideia asko dauz momentu ontan... Ta mobietan hasi gara ta hiruzpa-lau kontzertu montauko ditiagu urtean Izurtzako Gaztelekuen laguntziaz (eskuragarriau dauelako kontzertuek emoteko).
Kartelak ipintteakuan jente askok preuntau digu aber Izurtza nun ostia dauen. Durengotik Urkiolarako bidien dauen lehenengo herrixe da 5min-tan heltzen da Durengotik.
Ta hori, kontzertu onak, zerbeza ugeri ta kontzertu ostien musika ona!!
Aurrera Mañariko Musika Txabolie!