2010-01-30

Otsailak 6. Indar Gorriren jaialdia Etxarri Aranatzen


Indar Gorri Osasunako hintxa taldeak errepresioaren aurkako kontzertua antolatu du Otsailak 6rako. Azkenean Fridays Crew-k ez du joko, Harri bateria min hartuta dagoelako, eta Berriozargo frontoian izan beharrean, Etxarri Aranazgo gaztetxean izango da. 400 bat lagun sartzen dira bertan.
Aspaldiko partez Hell Beer Boys ikusteko aukera izango da. Goierriko taldeak hilabete batzuk zeramazkien geldirik.



2010-01-28

14KM.- Urtarrilak 27. DJ Iñigito

Denboraldiko hamalaugarren saioa.

DJak gonbidatzen jarraitzen dugu Kaleko Mobida saioan. Gaurkoan DJ Iñigito izan dugu gurean eta punk-oi! musikan oinarritutako single aukeraketa bat egin digu. Berarekin Dani ere etorri da (ex-Afonia) eta Molotoff irratiko 088 saioan osatzen zuten bikotea berpiztu dute. Hau da ekarri diguten taldeen zerrenda txiki bat:

Blitz
4 Skins
Partisans
The Teenbeats
Sham 69
The Bite
...

Horrez gain, gure eskuetan erori diren bi nobedade ere jarri ditugu saioan:
-BC Bombs (Bizkaiako talde berria, 09' Old School debut diskoa aurkezten. Suspenders eta Akatz taldeko kide ohiak)
-Concepción Glory Boys (Madrilgo taldea, bigarren diskoa daukate: Hacia el Este)


On egin!!

2010-01-15

Presoen aldeko kontzertua MIZANBU gaztetxean Miarritzen

Urtarrilak 30
MIZANBU gaztetxean Miarritzen (Lapurdi)
7€ tan
19:00etan

Txapelpunk (Lekeitio)
Des-kontrol (Arrasate)
Gatazka (Ziburu)
Tortuga Sound System (Baiona)

2010-01-11

13KM. Urtarrilak 13. Alemaniako Oi! musika.

Denboraldiko hamairugarren saioa.
Kaixo!!
Hemen gera berriz, urte berriko lehenengo saioarekin. EHko doinuak alde batera utziko ditugu hurrengo saioetan eta atzerriko musika ezagutzera joko dugu. Horretarako gonbidatuak izango ditugu, gonbidatu-adituak. Honetan Ritxar edo Homerskin69 izan da gurekin eta, bere espezialitatea musika jamaikarra bada ere, gaur egungo Oi! musika alemaniarra ekarri digu, talde hauek hain zuzen:
Towerblocks
Bad Co. Project
Urban Rejects
Krawallbruder
Mummy's Darlings
Combat 77
On egin!!