2011-09-27

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Aste honetako galdera Zaldibarko eszenaren inguruan da, zein izen zeukan neskez osatutako bertako Oi! taldeak? Opari bezala, Disoders taldearen bi diskoak! PARTE  HARTU!

Irailak 28, DISORDERS TALDEAREN AGURRA KALEKO MOBIDAN!!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00etara Disorders talde zaldibartarra izango dugu irratsaioan. Mendi (baxua) eta Iñigok (ahotsa) taldearen 10 urteetako ibilbidea eta astebukaera honetako agurraren (Larunbat honetan Urriak 1 Zaldibarko gaztetxean) inguruan hitz egingo digute. Beti bezala, agenda, leihaketa eta berriak ere izango dira. Long Live Disorders!

2011-09-20

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Up Yours talde aragoarrak, zein talde barduliarrekin jo du bere orain arteko historia motzean. Pista bat, kontzertua Euskal Herritik kanpo izan zen. Opari bezala Teletetxo eta Puzkarra Records zigiluen lotetxo bat. Animatu!

Irailak 21, EUROPARA BEGIRA KALEKO MOBIDAN!!


Aste honetan Europako Oi! musikari begiratuko diogu Kaleko Mobida irratsaioan. "Oi! algo esta pasando" bilduma argentinarra entzun ondoren, Ibarrako gaztetxeko (Non Servium + Cold Revenge) kronika egingo da gure Josue kolaboratzaile bereziarekin. Ondoren, Baztaneko Ufestuek taldearen "faxismoaren harra" diskoa entzungo da. Ondoren Up yours, The Cliches, Bombardiers, The New Chords, Templars, On the Job...talde europarren azkeneko nobedadeak entzungo dira. Horrez gain, agenda eta leihaketa ere izango dugu. Oi!

2011-09-16

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein animalia agertzen da Sin Oficio ni Beneficio taldearen lehen maketako azalean? Opari bezela Sin Oficio ni Beneficio taldearen bi maketak, eta Paso de Ti taldearen diskoa izango dira. Animatu eta parte hartu!!

2011-09-13

Irailak 14, UROLA TERROR KALEKO MOBIDAN!


Asteazkena, gaueko 23.00tatik 00.00tara Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan, Urolaldeko UROLA TERROR taldea etorriko zaigu bixita egitera eta beraien lehenengo maketa aurkeztera. Eneko, Isma eta Luixek entzuleen nahi guztiak beteko dituzte. Horrez gain agenda, leihaketa...eta katxondeoa izango dugu Oi!

2011-09-06

ASTEROKO LEIHAKETA!!

Erreala eta Mujika taldearekin zerikusia duen galdera da aste honetakoa, erantzunen artean saioan aurkeztu dugun bilduma zozketatuko da. 90.Hamarkadako zein punkoi! talde klasiko gipuzkoarrek, egin zuen Errealaren zalego talde zehatz baten inguruko abesti bat, eta nola du izena abestiak? Aurrera!

Irailak 7, Mujika Taldearen Bilduma Kaleko Mobidan!


Kaleko Mobida bueltan da berriro ere Info7 irratiko uhinetan Euskal Herriko punkoi!-aren onena eskaintzeko asmotan.Denboraldi berria ondo hasteko, Pepino eta Eneko Street Alarm etorriko zaizkigu, Ohiko hirukoteaz aparte, Mujika Taldearen 30. urteurrena ospatzeko helburuarekin atera den punkoi! bilduma aurkezteko. Horretaz gain Cold Revenge taldearen lehen laneko aurrerapen abestiak entzungo dira. Agenda eta leihaketa ere izango dira beti bezala. Oi! musika eta katxondeoa!