2013-12-17

Abenduak 18, Aurtengo azken irratsaioa Kaleko Mobidan!



Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera, 2013ari agur esango dio Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Gernikako Underground gauen II. edizioaren kronika sakona egingo dugu Erasoka taldeko Ibon abeslariarekin batera. Honek, Erasoka taldearen egoera eta etorkizunaz ere hitz egingo digu. Hortaz aparte, Skarmento talde galiziarrari eta gure lurretako gaur eta egungo musika entzungo dugu. Gabon zoriontsuak eta urte berri on! Oi!

2013-12-10

Abenduak 11, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat berri Kaleko Mobidan!



Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera, Gipuzkoa eta Bizkaiako aktualitateari egingo diogu so Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beti Etxetik Kanpo eta Silikosos bizkaitarrek atera duten "Horror Show" erdi-banako laneko bi abesti, Aretxabaletako Screamers and Sinners taldearen disko aurrerapena, Hardflip bergarako hardcore taldearen "kopixau ta rulau" lana eta NCK taldearen maketa ere aurkeztuko dugu. Horretaz aparte kronika, berri, agenda eta durangoko azokan lortu genituenak komentatuko ditugu.

2013-12-03

Abenduak 4, Bizirik eta Ostikoka festa, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, pasa den larunbatean Ibarrako gaztetxean ospatu zen "Bizirik eta ostikoka" festaren kronika luze eta sakona izanen dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Elkarrizketa zabal bat izango dugu antolatzaileekin egungo musika europearraz girotuta. Agenda eta berrien atala ere bete betea izango dugu.

2013-11-26

Azaroak 27, Etxeko eta nazioarteko berriak, Kaleko Mobidan!


Bi asteko "oporren" ondoren hemen da bueltan Kaleko Mobida punk-oi! irrasaioa. Gaur Trastorno mañariarren "Mañaria Beach" bigarren diskoa eta Lion`s Law parisdarren "A day will come" lehen diskoa aurkeztuko dizkizuegu. Horretaz aparte Oldarkor Debako talde berria, Basura talde mitikoaren lehen disko aurrerapena eta Knock Out madrildarren disko aurrerapenak aipatuko ditugu. Hau guztia berri askoz eta agenda bete bete batez lagunduta.

2013-11-05

Azaroak 6, Bird Trouble zigilua besteak beste Kaleko Mobidan!


Gaur gaueko 23.00tatik aurrera, Bird Trouble zigilu bizkaitarra izango dugu aipagarri Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Hortaz aparte, asteburuko kronika zabalak eskainiko ditugu, musika berria entzungo dugu (madskins algortarrak esaterako) eta agenda bete bete bat komentatuko dugu. Hau guztia musika onenaren irratian.

2013-10-29

Urriak 30, Euskal nobedadeak Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gure herrian sortu diren nobedadeei erreparatuko diegu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Tartean, 11 talde gipuzkoar biltzen dituen "Gipunkzkoa" bilduma, Lokaltones beasaindarren lehen maketa, NCK ondarrutarren maketaren aurrerapena, Izu giroa fanzinearen 22. zenbakia... eta lehengo astean jarri gabe geratu ginen Skarmento taldearen "Afios Cotenos" diskoa komentatuko ditugu. Agenda, berriak eta kronikak ere izango dira beti bezala.

2013-10-15

Urriak 16, Musika berria eta nobedadeak Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan mundu mailara joko dugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan. Gaueko 23.00tatik aurrera orain dela gutxi argitaratu diren disko batzuk entzungo ditugu, tartean Perkele talde suediarraren "A way out", Bishops Green kanadiarrena, Skarmento galiziarren "Afia os Cotenos", Rude Pride madrildarren lehen demoa eta beste hainbat. Beti bezala, agenda, kronika eta berriez lagunduta.

2013-10-08

Urriak 9, The Convicts eta Interprete Desconocido Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala hemen da Info7 irratiko punk-oi! irratsaioaren ordua. Aste honetan, Debagoieneko The Convicts eta Interprete Desconocido taldeak izango ditugu gure estudioetan beraien erdibanako diskoa aurkezten. The Convits-etik Altuna (abeslaria) eta Interprete Desconocidotik berriz Morenito (bateria) etorriko zaizkigu. Honez gain, agenda, kronikak eta berriak, dena musika bikainarekin girotuta.

2013-10-01

Urriak 2, Black & White fanzinea Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala hemen da Info7 irratiko punk-oi! irratsaioaren ordua. Aste honetan, Durangoko Black and White punk fanzineko sortzaile eta kideak edukiko ditugu Txapa irratiko gure estudioetan. Fanzineaz aparte, beraiek partaide diren beste proiektu askoren inguruan ere mintzatuko gara, Beti Etxetik Kanpo (BEK) taldea, Pots and Crime soinu grabazioak... Durangaldeko eszenaren nondik norakoak aztertuko ditugu, agenda, berriak eta musika onaz girotuta beti bezala.

2013-09-24

Bihar, Irailak 25, Kaleko Mobida bueltan!

Gaueko 23.00tatik aurrera Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioaren laugarren denboraldia estreinatuko dugu Info7 irratian. Biharkoan udarako errepaso oso sakon bat egingo dugu eta datorrenari ere erreparatuko diogu. Hau guztia giro alaia eta musika onaz beteta! Adi Euskal Herriko Punk-Oi!-aren seinaleari!

2013-07-30

Uztailak 31, Denboraldiko azken irratsaioa, Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan 2012-13 denboraldia itxiko dugu urteari errepaso bat eginez. Irratsaiotik pasa diren taldeen musika entzungo dugu, eta tartean, musika berria ere ipiniko dizuegu. Agenda eta kronikaz lagunduta beti bezala. Hurrengo kurtsorarte!!Oi!!!

2013-07-23

Uztailak 24, Skizofrenia Rock eta Los Quadrophenicos Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan Arrasateko "Skizofrenia Rock" eta "Los Quadrophenicos" taldeko kideekin egongo gara. Lehenengoa 90. hamarkadako punk rock taldea da, bigarrenak berriz, aurrekotik sortutakoak, 13 abestiz osatutako lehen diskoa kaleratu berri du, eta berau aurkeztuko dugu.

2013-07-16

Uztailak 17, Gerrarte Kids fanzinea, Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan Azpeitiko "Gerrarte Kids" fanzinearen erredaktore nagusiak egingo digu bisita, berarekin aurkeztuko ditugu atera dituen zenbaki guztiak. Beti bezala, agenda, kronikak eta berriak izango ditugu, azken zenbakiarekin atera duen KD bildumarekin musikatuaz. 

2013-07-09

Uztailak 10, The Bobby's taldea Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan Oreretako The Bobby's taldearen lehen maketan sakonduko dugu, baita aurreko asteetan entzun dugun NPJ taldearen "azkar bizi" diskoan ere. Beste alde batetik, Biruk ekarriko dizkigun 90. hamarkadako euskal maketa ezezagun batzuetan murgilduko gara, Zurt, Izenik ez eta Trapu Zaharrak bezalako taldeenak. Horrez gain beti bezala, agenda, kronikak eta berriak.

2013-06-25

Ekainak 26, Aiarock jaialdia, Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den asteburuan Irungo Lakaxita gaztetxean ospatu zen Aiarock jaialdiaren kronika zehatza egingo dugu. Bertan jo zuten taldeen musika eta berri andana komentatuz, Endika (Sutura-Basura-Expañolak) eta Kikiel (Birracel-Odio) lagunak izango ditugu estudioan jaialadiaren nondik norakoak azaltzen. Horrez gain beti bezala, agenda eta berriak.

2013-06-18

Ekainak 19, Blitz taldea, Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den asteburuko kontzertuen kronika luzea egingo dugu gure korrespontsal berria den Amezketako Garikoitz aurkeztuz. Ondoren, Blitz talde ingelesaren diskografia luzean sakonduko dugu. Etxeko taldeei dagokionez, Tolosako Broken Faces taldearen estudioko bi abesti entzungo ditugu primizia izugarrian. Beti bezala, agenda eta berriez lagunduta.

2013-06-11

Ekainak 12, NPJ taldearen diska berria, Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den asteburuko kontzertuen kronika luzea egin dugu, tartean NPJ talde donostiarraren "Azkar bizi" lana aurkeztu dugularik. Ufestuek baztango taldearen "Lanari mus" eta Altxatu Irunberritarren lehen diskotik ere zehozer entzungo dugu. Beti bezala, agenda eta berriez lagunduta. Oi!

2013-06-04

Ekainak 5, Kronikak eta berriak Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den asteburuko kontzertuen kronika luzea egin dugu, tartean "Altxatu" irunberriko talde gaztearen lehen diskoa entzun dugu eta baita UVPR zigilu frantziarrak berriki atera duen The Headliners eta Protokids taldeen erdibanako singlea. Beti bezala agenda eta berri desberdinez lagunduta.

2013-05-28

Maiatzak 29, Kateak Astintzen I. Bilduma, Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan "Kateak Astintzen" Nafarroako kaleko musikaren lehenengo bilduma aurkeztuko dugu. Beste alde batetik, BC BOMBS taldearen "Forever Bombs" hirugarren diskoa entzungo dugu. Honez gain beti bezala, agenda, kronikak eta berri andana izango ditugu.

2013-05-14

Maiatzak 15, Kaleko Mobida Fest III-aren kronika Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den larunbatean bergarako gaztetxean ospatu zen Kaleko Mobida Fest III-a sakon aztertuko dugu, kontzertuko zuzeneko audioarekin lagunduz. Beti bezala, agenda eta berriak ere izango ditugu.

2013-05-07

Maiatzak 8, Las Tuerkas eta Janitors Kaleko Mobidan!

 
 Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan Janitors taldearen azkeneko diskoa entzungo dugu, larunbat honetan Bergarako gaztetxean ospatzen den Kaleko Mobida Fest III.rako motorrak berotuz. Beste alde batetik, Las Tuerkas neska taldearen "Apretando las tuerkas" lehenengo demoa entzungo dugu. Honez gain beti bezala, agenda, kronikak eta berri andana izango ditugu.

2013-04-23

Apirilak 24, Aggressive Combat taldea Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan "Aggresive Combat" arrasateko taldeko kideak izango ditugu gure estudioan beraien 10 abestiz osatutako hirugarren diskoa "Back on the streets" aurkezten. Honez gain beti bezala, agenda, kronika eta berriak izango ditugu.

Ir a descargar

2013-04-21

KALEKO MOBIDA FEST III


Arratsaldeko 17.00etan Sokatira txapelketa egongo da. Parte hartzea nahi dutenak hementxe idatzi edo bidali email bat kalekomobida@gmail.com-era. Animatu eta parte hartu!!

Gogoratu, sarrera bermatzea nahi duenak northerndrunkens@gmail.com-era idatzi behar du!

ANIMATU, FESTA ITZELA IZANGO DA!

2013-04-16

Apirilak 17, DERAILED taldea Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan "Derailed" Iruñako taldeko kideak izango ditugu gure estudioan beraien 9 abestiz osatutako lehen diskoa "Errailetatik at" aurkezten. Honez gain beti bezala, agenda, kronika eta berriak izango ditugu.


Ir a descargar

2013-04-09

Apirilak 10, Alerta Gorria taldea Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan Arbizuko "Alerta Gorria" taldeko kideak izango ditugu gure estudioan beraien 7 abestiz osatutako lehen diskoa aurkezten. Honez gain beti bezala, agenda, kronika eta berriak izango ditugu.

Ir a descargar

2013-04-02

Apirilak 3, 100 IRRATSAIO OSPATZEN DITU KALEKO MOBIDAK!

Asteazken honetan, Ekaitz Etxezarretaren zuzendaritzapeko Kaleko Mobidak 100. irratsaioaren urteurrena ospatuko du gaueko 23.00tatik 00.00etara Info7 irratian. Momentu berezia izango denez Amets Irratiko Reggae Fever irratsaioko "Naken" zuzendaria gonbidatu dugu eta ska/reggae/rocksteady klasiko oinarrizkoekin gozatuko dugu. Agenda, berri eta kronikaz lagunduta beti bezala.

Ir a descargar

2013-03-26

Martxoak 27, "Barakaldo Revienta" liburua Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan "Barakaldo Revienta: Historia secreta del punk-rock en Barakaldo 1979-2012" liburuaren idazle den Gotzon Hermosillarekin solasaladitxo bat izango dugu. Barakaldoko punk rocka aztertuko dugu herriko talde ezezagunen abesti ineditoak entzunez!

Ir a descargar

2013-03-20

Martxoak 20, 2009ko Ostiada Oi! taldearen elkarrizketa Kaleko Mobida irratsaioan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Gaur gaueko 11etan, Jon Ijurkok 2009an Ostiada Oi! taldearen elkarrizketari eskaini zion irratsaioa errekuperatuko da! Gozatu!


Ir a descargar

2013-03-12

Martxoak 13, KRUDERS taldea Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan, Kruders abadiñoko taldearen "morir viviendo" disko berria aurkeztuko dugu bertako partaide den "Txibillo" baxulariarekin. Hau guztia musika berri, agenda, kronika eta nobedadeez lagunduta, punk-oi!aren altzoan!



Ir a descargar

2013-03-05

Martxoak 6, Aitor Apurtu Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan Aitor Apurturen bisita jasoko dugu eta berak ekarriko digun editatu gabeko musika berria entzungo dugu, The Bobbys oreretako taldearen disko aurrerapena, Arny et les chachiz, Perro Caliente, Die Schwarzen Schafen...bestetik, Kruders taldearen "Morir Viviendo" disko berriko abestiren bat entzungo dugu! Hau guztia, agenda, kronika eta berriz lagunduta!


Ir a descargar

2013-02-19

Otsailak 20, Iskanbila taldea eta hainbat berri Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik aurrera, Iskanbila taldearen "Jaio ta Hil" diskoa entzuteaz aparte, editatu gabeko hainbat nobedade entzungo ditugu, tartean NCK, No hay Soluzion, Derailed...Oi! musikaren onena! Ir a descargar

2013-02-12

Otsailak 13, Bilbao, Mierda & Rock'n'Roll eta Oi! frantziar berria Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik aurrera, Gotzon Hermosillaren "Barakaldo Revienta: Historia secreta del punk rock en Barakaldo 1979-2010" liburua eta Gerrarte Kids fanzinearen 3. zenbakia aurkeztuko ditugu. Bestetik, Vomito punk rock records zigiluak kaleratuko duen "Bilbao, Mierda & Rock'n'Roll" bildumaren aurrerapena, HardFlip hardcore taldearen demo-aurrerapena eta UVPR zigiluak ateratako "The Fanatiques", "Lions Law" eta "Old Firm Casuals-The Headliners"-en azken hiru EP-ak entzungo ditugu. Hau guztia agenda, kronikaz eta berriz lagundua.
Ir a descargar

2013-02-04

Otsailak 6, Musika berria Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik aurrera eskuartean dugun musika berria aztertuko dugu. Aggressive Combaten "Back on the streets" azken lana, Garrasika taldearen "Indarrak batuta" maketa, Hawkins Thugs arrasateko talde berriaren aurrerapena eta beste hainbat berri, agenda, kronika, kritika eta giro ederraz lagunduta.


Ir a descargar

2013-01-23

Urtarrilak 23, Tango 14ren diska berrian Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik aurrera, disko berriak aztertuko ditugu, tartean Tango 14 talde argentinarraren "Esto es Nuestro", Prins Carl  taldearen "No Mercy", The Cliches taldearen "Street Rock for the Working Class" eta Garrasika talde algortarraren "Indarrak batuta" maketa. Hau guztia, agenda eta berriez lagunduta, konpainia eta giro ederrean! 

Ir a descargar

2013-01-15

Urtarrilak 16, Nobedadeak eta musika berria Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik aurrera, disko berriak aztertuko ditugu, tartean Riot Kids fanzinearen X. urteurreneko bilduma, Sugarballs taldearen "Thank you" despedida lana, "La force dans la Oi!" bilduma frantziarra eta Never Surrender taldearen "Latorrizko Dominak". Hau guztia, agenda eta berriez lagunduta, konpainia eta giro ederrean! 
Ir a descargar

2013-01-08

Urtarrilak 9, Urte berri Oi! Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Aste honetan 2013. urteko lehen irratsaioa ospatzeko, abesti bitxiak edo "raritiak" entzungo ditugu giro onean. Horrez gain, agenda eta berriak beti bezala! Sospresa!


Ir a descargar