2013-02-12

Otsailak 13, Bilbao, Mierda & Rock'n'Roll eta Oi! frantziar berria Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik aurrera, Gotzon Hermosillaren "Barakaldo Revienta: Historia secreta del punk rock en Barakaldo 1979-2010" liburua eta Gerrarte Kids fanzinearen 3. zenbakia aurkeztuko ditugu. Bestetik, Vomito punk rock records zigiluak kaleratuko duen "Bilbao, Mierda & Rock'n'Roll" bildumaren aurrerapena, HardFlip hardcore taldearen demo-aurrerapena eta UVPR zigiluak ateratako "The Fanatiques", "Lions Law" eta "Old Firm Casuals-The Headliners"-en azken hiru EP-ak entzungo ditugu. Hau guztia agenda, kronikaz eta berriz lagundua.
Ir a descargar

No hay comentarios:

Publicar un comentario