2012-03-28

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Goiko argazkiarekin barre batzuk bota ondoren, erantzuiguzu hurrengo galdera: Zein da The Perversions eta Sotomano front-oi! taldeko abeslaria?? Opari bezala Breaking Rules fanzinearen 4. zenbakia! Animatu!

2012-03-27

Martxoak 28, Hell Beer Boysen X urteak, Kaleko Mobidan!


Bihar, asteazkenero bezala, Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida irratsaioa izango dugu entzungai gaueko 23.00tatik 00.00etara. Txapa irratia momentuz erabili ezin denez Bergarako Northern Drunkens lokalean grabatuko dute edizio esperimental hau. Blasko (HBB) eta David (Managerra HBB-BC BOMBS) etorriko zaizkigu Hell Beer Boys taldearen X.urteurrenari buruzko elkarrizketatxo bat izatera, beraien bira, anekdotak, intentzioak, nola ikusten duten eszena...komentatuko dizkigute. Astebukaerako kontzertuak komentatzeaz aparte, agenda, berriak eta leihaketa ere izango dira. Umore on onaz, Oi!-arekin gozatuko dugu.

2012-03-21

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Beti esaten da Hell Beer Boys Beasaingo punk-oi! taldea dela, baina ba omen dago Tolosarren bat bertan! Zein ote da? King Of The Jungle bat erregalo! Animatu!

2012-03-19

Martxoak 21, King Of The Jungle fanzinea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, King Of the Jungle fanzineko Beñat, Alkorta eta Joseba izango ditugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beraien fanzineko lehenengo zenbakia aurkeztuko digute eta bertan azaltzen diren taldeen musikaz gozatuko dugu. Horrez gain, agenda, berriak eta leihaketa ere izango ditugu.

2012-03-14

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein talde izan da batik bat hasieretan, Fight to Life arrasatearrekin kartel gehien konpartitu dituena? Erraza ez? Fight to Life taldearen "Lo que piensas" diskoa zozketatzen dugu, Animatu!

2012-03-12

Martxoak 14, Fight to Life taldea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, Fight to Life talde arrasatearraren bixita jasoko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irra tsaioan. Gorde abeslaria eta Oihan baxua etorriko zaizkigu taldearen "Lo que piensas" disko berria aurkeztera. Agenda, leihaketa eta berriez gain, Saskarrak taldearen "Eraikitzeko suntsitzen" lehen diskoa ere entzungo dugu. Oi! musika eta umorea. 

2012-03-10

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein koloretakoa da Korrokoi jaunaren "Land Rover" klasikoa?? Irratsaioan pista eman zuen ba! Erraza da! Animatu eta Ez! taldearen kamiseta bat irabazi ahalko duzu!

2012-03-05

Martxoak 7, Holidays in Bardulia 2012, Kaleko Mobidan!!


Aste honetako gure punk-oi! irratsaioan, Añorgako antzoki zaharrean ospaturiko Holidays in Bardulia IX. edizioaren kronikatxo bat egingo dugu. Korrokoia jauna etorriko zaigu eta berak lortutako zuzeneko artxiboekin apainduko dugu irratsaioa, jo zuten talde bakoitzaren emanaldiak banan banan entzunez. Leihaketa, berriak eta agenda ere beti bezala izango ditugu. Oi!