Mostrando entradas con la etiqueta kaleko mobida irratsaioak mujika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kaleko mobida irratsaioak mujika. Mostrar todas las entradas

2012-04-03

Apirilak 4, Mujika Taldea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, Mujika taldeko bi partaide izango ditugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, panorama futbolistikoa aztertu eta aurreko asteko beraien kontzertuak komentatuko ditugu. Kaleko Urdangak taldearen "Eman Bai!" lehen lana ere entzungo da agenda, leihaketa eta berriez lagunduta beti ere.

2011-09-06

Irailak 7, Mujika Taldearen Bilduma Kaleko Mobidan!


Kaleko Mobida bueltan da berriro ere Info7 irratiko uhinetan Euskal Herriko punkoi!-aren onena eskaintzeko asmotan.Denboraldi berria ondo hasteko, Pepino eta Eneko Street Alarm etorriko zaizkigu, Ohiko hirukoteaz aparte, Mujika Taldearen 30. urteurrena ospatzeko helburuarekin atera den punkoi! bilduma aurkezteko. Horretaz gain Cold Revenge taldearen lehen laneko aurrerapen abestiak entzungo dira. Agenda eta leihaketa ere izango dira beti bezala. Oi! musika eta katxondeoa!