Denboraldiko hamalaugarren saioa.
DJak gonbidatzen jarraitzen dugu Kaleko Mobida saioan. Gaurkoan DJ Iñigito izan dugu gurean eta punk-oi! musikan oinarritutako single aukeraketa bat egin digu. Berarekin Dani ere etorri da (ex-Afonia) eta Molotoff irratiko 088 saioan osatzen zuten bikotea berpiztu dute. Hau da ekarri diguten taldeen zerrenda txiki bat:
Blitz
4 Skins
Partisans
The Teenbeats
Sham 69
The Bite
...
Horrez gain, gure eskuetan erori diren bi nobedade ere jarri ditugu saioan:
-BC Bombs (Bizkaiako talde berria, 09' Old School debut diskoa aurkezten. Suspenders eta Akatz taldeko kide ohiak)
-Concepción Glory Boys (Madrilgo taldea, bigarren diskoa daukate: Hacia el Este)
On egin!!