2009-12-22

Oporrak!!!

Ala!! Iritsi dira Olentzero, Erregeak, Jesus haurtxoa eta suputamadrian egunak. Ekaitz eta biok ere haurtxo jaio berriari bisita egin behar diogu eta ez gara urtarrilaren 13ra arte bueltatuko. Olentzerori guretzako zapata jarri nahi badiozue, ez dago arazorik, e...
Gure eskaera 2010erako: entzule gehiago eta...kontratu on bat, jaja!!!

12KM. Abenduak 16. Jonny Gerriwelten agurra


Denboraldiko hamabigarren saioa.
Saio honetan Ekaitz "Tormento" berriz ere gurekin izango da. Berak ekarriko du Jonny Gerriwelt ondarrutarren azken diskoa: "Living with class". Osoa entzungo dugu eta "Azken Jonny gaua"n joko duten beste taldeen musika ere bai, esaterako, Naste Borraste. Nobedadeekin jarraituz, Des-Kontrol eta Ez! taldeen abesti berriak entzun ditugu, eta baita ere Klabo Oxidado taldea ere.
2009ko azken saioa. 2010eko urtarrilaren 13an itzuliko gara. Urte berri on!

2009-12-13

11KM. Abenduak 9. Mikel Post Mortemekin elkarrizketa.


Denboraldiko hamaikagarren saioa.

Gaurkoan Post Mortem taldeko Mikel izan dugu saioan. Talde galizarrak eta Von Danikens kataluniarrek split disko bat atera dute berriki, eta horri buruz ariko gara. Horrez gain Novedades Carminha taldearen “Te vas con cualquiera” lan berria ere entzungo da.


Afonia saioko Aratz izan da elkarrizketatzen Johnnie Pel-ekin batera.

2009-12-10

Ttan Ttakun irrati librearen jaialdia abenduaren 12an Mogambon







Datorren larunbatean, abenduak 12, Donostiako Ttan Ttakun irrati libreak antolatuta PUNK ROCK kontzertua egingo dugu Trintxerpeko Mogambo aretoan. Zuzeneko emanaldiekin batera bereizgarriak diren beste hainbat ekimen ere eskainiko dizkizuegu. Hona hemen larunbaterako prestatu dugun egitaraua:

22:00.- Slade taldearen bideo emankizuna
23:00.- KONTZERTUAK

...Momentuko punk rock talde interesgarrienak:

ORREAGA 778 añorga - punk oi!
myspace.com/orreaga778
FRIDAYS CREW azpeitia/azkoitia - punk rock myspace.com/fridayscrew
MATERIAL RECHAZADO arrasate - punk rock myspace.com/materialrechazado

Ondoren... MANU Dj-ak festari segida emango dio ordu txikiak arte!!!

Sarrera : 4€.

TTAN TTAKUN IRRATIA 106.8 FMDonostiako irrati euskaldun librea
Tlf.: 943 32 25 23
ttanttakunirratia@gmail.com
http://ttanttakun.com/
http://twitter.com/ttanttakun


*Argazkiak:1. Material Rechazado 2. Friday's Crew 3. Orreaga 778