2013-12-17

Abenduak 18, Aurtengo azken irratsaioa Kaleko Mobidan!



Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera, 2013ari agur esango dio Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Gernikako Underground gauen II. edizioaren kronika sakona egingo dugu Erasoka taldeko Ibon abeslariarekin batera. Honek, Erasoka taldearen egoera eta etorkizunaz ere hitz egingo digu. Hortaz aparte, Skarmento talde galiziarrari eta gure lurretako gaur eta egungo musika entzungo dugu. Gabon zoriontsuak eta urte berri on! Oi!

2013-12-10

Abenduak 11, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat berri Kaleko Mobidan!



Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera, Gipuzkoa eta Bizkaiako aktualitateari egingo diogu so Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beti Etxetik Kanpo eta Silikosos bizkaitarrek atera duten "Horror Show" erdi-banako laneko bi abesti, Aretxabaletako Screamers and Sinners taldearen disko aurrerapena, Hardflip bergarako hardcore taldearen "kopixau ta rulau" lana eta NCK taldearen maketa ere aurkeztuko dugu. Horretaz aparte kronika, berri, agenda eta durangoko azokan lortu genituenak komentatuko ditugu.

2013-12-03

Abenduak 4, Bizirik eta Ostikoka festa, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, pasa den larunbatean Ibarrako gaztetxean ospatu zen "Bizirik eta ostikoka" festaren kronika luze eta sakona izanen dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Elkarrizketa zabal bat izango dugu antolatzaileekin egungo musika europearraz girotuta. Agenda eta berrien atala ere bete betea izango dugu.