Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, In Your Face talde urolarraren bisita jasoko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beraien disko berria aurkeztuko digute "desembarco macarra" izenekoa, hainbat pasadizo, istorio eta anekdota kontatzen dizkiguten bitartean. Agenda, leihaketa eta berriak ere izango ditugu beti bezala, hau dena betiko umoreaz bustita.
