Mostrando entradas con la etiqueta Saioak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Saioak. Mostrar todas las entradas

2010-10-11

KALEKO MOBIDAKO BIGARREN IRRATSAIOAN "UKABILKADA" TALDEA


AUPA PEÑA! URRIAK 13, Asteazkena gaueko 23.00tatik 00.00tara, Kaleko Mobidan UKABILKADA talde algortarrari eginiko elkarrizketa duzue entzungai.

Kaleko Mobida, Euskal Herri osoko Punkoi! musika guztiaren irratsaio denaren adibide gisa, Bizkaia aldera joan da oraingoan, UKABILKADA talde handia ezagutzera. Mikel "Piña" taldeko abeslariaz gain, Iñigo (Izu giroa Fanzinea) eta Igor (Zarata fanzinea) kazetari bizkaitarrak (gipuzkoarekin alderatuz fanzine asko daude!!) erakarri ditugu Bergarako Txapa irratira elkarrizketa duin bat egiteko asmotan. Taldearen sorrera, ibilbidea, bilakaera eta bukaeraz hitz egin dugu, beraien "Gu Gara Mendekua" 2006an argitaratutako diskoko abestiak eta beraien azkeneko kontzertu/garrasiko grabazioak entzunez. Oi! musika eta Katxondeoa!

 JARRI GUREKIN HARREMANETAN eta PARTE HARTU ASTEROKO LEHIAKETAN!!!


kalekomobida.blogspot.com                   
                     
www.myspace.com/ekaitzkalekomobida 


kalekomobida@info7.com 


SAIOAK  ETZUTEKO:



-FM bidez (Zuzenean): Donostia-99.2; Bilbo-102.3; Iruñea-106.7; eta Gasteiz-103.8.
-FM bidez (Arrosa sarea): 
*Txapa irratia (Bergara, 97.2)-Zuzenean Asteazkenetan 23.00tik 00.00tara eta Ostiraletan 18.00tik 19.00tara; 
*Hala Bedi irratia (Gasteiz eta inguruak)-larunbatetaik igandera 01:00etan;
*Uhinak irratia (Aiara)-larunbatetik igandera 01:00etan; 
*Molotoff irratia (Hernani)-ostegunean 22:00etatik 23:00etara.

-Internet bidez: www.info7.com (saioa zuzenean entzuteko eta nahi duzunean jaisteko/entzuteko aukera dago).




KALEKO MOBIDA, Euskal Herriko punk eta Oi! musikaren aktualitatea zure etxean!

Lagun iezaiguzu horrenbeste maite dugun Musika eta Eszena bultzatzen eta indartzen!!! 




2010-10-04

KALEKO MOBIDA BERRIKO "LEHEN" IRRATSAIOA



AUPA JENDE! URRIAK 6a Asteazkena, 23.00tik 00.00tara, KALEKO MOBIDAREN BERPIZTEA ENTZUN AHAL IZANGO DUZUE!! DENBORALDI BERRIKO "LEHEN" IRRATSAIOA.

Denboraldiko lehenengo irratsaioa da aste honetakoa.Pepino (ohiko kolaboratzaile eta aditua) eta Ijurko (esatari zaharra) etorri dira Bergarako Txapa Irratira (Irratsaioaren egoitza berrira) Ekaitz esatari berriari testigua pasatzera. Saioan, Hell Beer boys-en disko berriko abestiak entzungo dira, udarako balantzea eta Euskal Herriko Punkoi! eszenako nobedadeak aipatuz. Barreak, musika ona eta Oi! musika.

A! eta bisitatu gure blog berria, kalekomobida.blogspot.com eta myspace berria, myspace.com/ekaitzkalekomobida ;

Aio, ondo ibili ta agur bat entzule guztioi!!

Bidali mailak: kalekomobida@hotmail.com; kalekomobida@gmail.com; kalekomobida@info7.com

Nola entzun saioa?
-FM bidez: Donostia-99.2; Bilbo-102.3; Iruñea-106.7; eta Gasteiz-103.8.
-FM bidez (Arrosa sarea): Txapa irratia (Bergara, 97.2)-ostirala 17:00etan; Hala Bedi irratia (Gasteiz eta inguruak)-larunbatetaik igandera 01:00etan; Uhinak irratia (Aiara)-larunbatetik igandera 01:00etan; Molotoff irratia (Hernani)-ostegunean 22:00etatik 23:00etara.
-Internet bidez: www.info7.com (saioa entzuteko eta jaisteko aukera dago).

KALEKO MOBIDA, Euskal Herriko punk eta Oi! musikaren aktualitatea zure etxean!

Lagun iezaiguzu horrenbeste maite dugun Musika eta Eszena bultzatzen eta indartzen!!!


SAIOA ENTZUN HEMEN: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2010/10/20101007_8832.mp3


2010-09-10

Kaleko mobidaren buelta


Ijurkoren testigua Ekaitzbondek hartuko du eta urritik aurrera hasiko da martxa betean berriro ere Kaleko Mobida irratsaioa. Hemendik aurrera Bergarako Txapa irratian grabatuko da eta asteazkenetan emitituko da 23.00etatik 00.00etara.


2010-04-23

23KM. Apirilak 21. Asteburuko agenda.


Gaurkoan agenda musikatua izan dugu. Asteburu honetan eta hurrengoan izango diren kontzertuak aipatu ditugu, baino batez ere asteburu honetakoak, asko baitira. Besteak beste, Afonia (azken bi kontzertuak), Oi! the Arrase, Crashed Out edo NPJ taldeak entzun ditugu.

2010-04-16

22KM. Apirilak 14. Zanpatu eta Saskarrak.




Saio honetan bi talde berri ezagutuko ditugu. Batetik, Zanpatu, Irundarrak eta, bestetik, Saskarrak, Txantreakoak. Zanpatuk diskoa kaleratu berri du Skizo diskak eta Petruskaren laguntzarekin, 6 abestikoa, eta Saskarrak taldeak pare bat abesti bidali dizkigu, Txantreako Gazte Asanbladak aterako duen bilduma batean sartuko dituztenak.

Saioaren bigarren erdian agenda musikatua izan dugu.
Talde zerrenda:
Zanpatu
Saskarrak
Cold Revenge
Doubling Boys
Crashed Out
Strikers
Bad co. Project
Against the Rapist
Bitz
Ez!
KKK
Galdu Arte
Drakes

2010-03-31

21KM. Martxoak 31.Never Surrender elkarrizketa.

Saio honetan Never Surrender talde arrasatearrarekin berriketan ari gara. Baina ez zuzenean, aurreko astean Arrasaten bertan egindako elkarrizketa bat baliatu baitugu horretarako. KM eta Izu Giroak elkarlanean egindakoa. Girotzeko taldearen pare bat abesti jarri ditugu, azken diskokoak, baina saio ia osoa elkarrizketa da.

2010-03-20

20KM. Martxoak 17. Azken argitalpenak.


Saio honetan azkenaldian gure eskuetan erori diren diskoak jarriko ditugu, eta mailean jasotakoaren errepasoa ere egingo dugu. Diskoak hauek dira:

Jonny Gerriwelt: "Living with class"
Never Surrender: "11 istorio, broncka eta gau ero"
"Debarock" bilduma:
-Pajarrako y sus Rakolegas
-Strikers
"Txarrantxa 05-09" bilduma:
-Material Rechazado
-Trastorno Mental
-Paso de tí
-Neallta Fola
-Apunta! (argazkian)
Birracel: "Fermentados en vicio"
Last Rebels: "Amaiera gabeko bideak"
*Argazkia: Koldo Anta

2010-03-19

19KM. Martxoak 10. Never Surrender + Debarock


Saio honetan Never Surrender-en disko berria, "11 istorio, broncka eta gau ero" entzungo dugu eta baita Debako taldeen bilduma, "Debarock". Bukaeran agenda ez da faltako.


Taldeen zerrenda:


Never Surrender

Strikers

Pajarrako y sus Rakolegas

Txabola's Crew

Secuestro Express

2010-03-04

18KM. Martxoak 3. Datozen kontzertuak.


Peter & The Test Babies eta Never Surrenderen kontzertuak oinarri hartuta, hurrengo asteburuetako kontzertuak aipatu ditugu Ekaitz eta Jonek aste honetako saioan.

Talde zerrenda:

Peter & The Test Babies
The Magnetophones
The Dispositives
Never Surrender
Residuos Sistematikos
Bitz

2010-02-22

17KM. Otsailak 24. Holidays in Bardulia + 'Txarrantxa 05-09'

Denboraldiko hamazazpigarren saioa.

Gaurkoan Holidays in Bardulia 2010 komentatu dugu. Zumaian izandakoa aipatu eta bertan eskuratutako diskoekin egin dugu saioa. Hasieran Birracelen disko berria jarri dugu: Fermentados en Vicio eta saioaren bigarren zatian Txarrantxa 2005-2009 bildumari egin diogu tartea.

Talde zerrenda:

*Birracel*
*Doubling Boys*
*Erasoka*
*El Trono De Judas*
*Arkada*
*Ostiada Oi!*
*Sospechosos*
*Sexplotion*
*Apurtu*
*Deficiencia Mental*
*Trastorno*
Fight to Life

2010-02-18

16KM. Otsailak 17. Holidays in Bardulia 2010


Gaurkoan Holidays in Bardulia 2010 izan dugu hizpide Kaleko Mobidan. Kontzertuaren historia errepasatzeko aprobetxatu degu eta Zumaian joko duten taldeen musika entzuteko ere bai. Gogoratu, Holidays in Bardulia, otsailak 20 Zumaian, 16:30etatik aurrera, talde hauekin:

Herri Guda
Hell Beer Boys
Orreaga 778
La Eskoria Abunda
Birracel (Fermentados en Vicio disko berria aurkezten)
Doubling Boys
Aggressive Combat
Materiak Rechazado

*fotomontajea: behinbetiko.blogspot.com

2010-02-14

15KM. Otsailak 10. Nobedadeei errepasoa.


Gaurkoan nobedadeak izan ditugu Kaleko Mobidan. Batetik, kaleratu berri diren disko batzuk: BC Bombs eta Concepción Glory Boys eta baita ere, Hardflip taldearen lan berriko hiru abesti, aurrerapen gisa. Bestetik, bi fanzine berri izan ditugu: Izu Giroaren 16. zenbakia eta Glory Daysen estreinako zenbakia, baita ere Bizkaiatik.

Talde zerrenda:

Concepción Glory Boys
BC Bombs
Hardflip
Carniceros del Norte

2010-01-28

14KM.- Urtarrilak 27. DJ Iñigito

Denboraldiko hamalaugarren saioa.

DJak gonbidatzen jarraitzen dugu Kaleko Mobida saioan. Gaurkoan DJ Iñigito izan dugu gurean eta punk-oi! musikan oinarritutako single aukeraketa bat egin digu. Berarekin Dani ere etorri da (ex-Afonia) eta Molotoff irratiko 088 saioan osatzen zuten bikotea berpiztu dute. Hau da ekarri diguten taldeen zerrenda txiki bat:

Blitz
4 Skins
Partisans
The Teenbeats
Sham 69
The Bite
...

Horrez gain, gure eskuetan erori diren bi nobedade ere jarri ditugu saioan:
-BC Bombs (Bizkaiako talde berria, 09' Old School debut diskoa aurkezten. Suspenders eta Akatz taldeko kide ohiak)
-Concepción Glory Boys (Madrilgo taldea, bigarren diskoa daukate: Hacia el Este)


On egin!!

2010-01-11

13KM. Urtarrilak 13. Alemaniako Oi! musika.

Denboraldiko hamairugarren saioa.
Kaixo!!
Hemen gera berriz, urte berriko lehenengo saioarekin. EHko doinuak alde batera utziko ditugu hurrengo saioetan eta atzerriko musika ezagutzera joko dugu. Horretarako gonbidatuak izango ditugu, gonbidatu-adituak. Honetan Ritxar edo Homerskin69 izan da gurekin eta, bere espezialitatea musika jamaikarra bada ere, gaur egungo Oi! musika alemaniarra ekarri digu, talde hauek hain zuzen:
Towerblocks
Bad Co. Project
Urban Rejects
Krawallbruder
Mummy's Darlings
Combat 77
On egin!!

2009-12-22

12KM. Abenduak 16. Jonny Gerriwelten agurra


Denboraldiko hamabigarren saioa.
Saio honetan Ekaitz "Tormento" berriz ere gurekin izango da. Berak ekarriko du Jonny Gerriwelt ondarrutarren azken diskoa: "Living with class". Osoa entzungo dugu eta "Azken Jonny gaua"n joko duten beste taldeen musika ere bai, esaterako, Naste Borraste. Nobedadeekin jarraituz, Des-Kontrol eta Ez! taldeen abesti berriak entzun ditugu, eta baita ere Klabo Oxidado taldea ere.
2009ko azken saioa. 2010eko urtarrilaren 13an itzuliko gara. Urte berri on!

2009-12-13

11KM. Abenduak 9. Mikel Post Mortemekin elkarrizketa.


Denboraldiko hamaikagarren saioa.

Gaurkoan Post Mortem taldeko Mikel izan dugu saioan. Talde galizarrak eta Von Danikens kataluniarrek split disko bat atera dute berriki, eta horri buruz ariko gara. Horrez gain Novedades Carminha taldearen “Te vas con cualquiera” lan berria ere entzungo da.


Afonia saioko Aratz izan da elkarrizketatzen Johnnie Pel-ekin batera.

2009-11-30

10KM. Abenduak 2. Jello Biafra Kaleko Mobidan

Denboraldiko hamargarren saioa.

Gaurkoan Jello Biafrari hitz egin dugu saioan. Bere talde berriarekin, Guantanamo School of Medicine, izango da Bilbon abenduaren 7an eta horren harira monografiko bat prestatu dugu bere bizitza eta ibilbide musikalarekin. Saioaren aurreneko zatian, Jello Biafra & GSM-en abestiak entzun ditugu eta bigarrengoan Pepinok ekarritako Dead Kennedysen diskoak.

9KM. Azaroak 25: Fimosis eta Azkoitiko punk-oi! musika





Denboraldiko bederatzigarren saioa.

Gaurkoan Azkoitiko Fimosis taldea izan dugu estudioan. Beren ibilbidea errepasatu dute eta argitaratu gabe duten maketako kantuak eta "Azkoitiarrok auzolanin" bilduman jasotakoak entzun ditugu. Disko honetatik "Aldexok" eta "Deficiencia Mental" taldeen musika ere entzun dugu eta Azkoitin izandako lehen punk-oi! taldea ere bai: Testikulos de Jehová.
*Bigarren argazkia: Fimosis



2009-11-18

8KM. Azaroak 18. The kids, Belgikatik Kaleko Mobidara.



Denboraldiko zortzigarren saioa.
Gaurkoan talde bat dugu protagonista: The Kids Belgikako punk-rock&roll taldea. Larunbatean Barakaldoko Edaska tabernan joko dute, aurrenekoz Euskal Herrian, eta beraien ibilbidea errepasatuko dugu gaurko saioan. Bukaeran asteburu honetan joko duten "etxeko" taldeen musika ere entzungo dugu, esaterako: Ostiada Oi!, Golpe de Estado, Ladys Ramone...

2009-11-13

7KM. Azaroak 11. Jonny Gerriwelt eta Last Rebels Kaleko Mobidan

























Denboraldiko zazpigarren saioa. Gaurkoan bi talde izan ditugu protagonistak: Jonny Gerriwelt(Ondarru) eta Last Rebels (Arrasate). Aurrenekoek Azpeitiko Txarrantxa tabernan jo zuten duela bi asteburu eta bertan grabatutako audio batzuk dauzkagu. Bigarrenek disko berria daukate, "Amaiera gabeko bideak", eta saioan aurrerapen bat entzungo dugu.


Saioa deskargatu