2011-01-30

COLD REVENGE TALDEAREN KOMUNIKATUA, URTARRILAK 19koari ERANTZUTEN

Otsailaren 5erako antolatuta zegoen kontzertuaren inguruan azken egun hauetan sortutako tira-birak direla eta, Cold Revengek argi utzi nahi ditu hurrengo puntuak:

Cold Revengek, ez du RASH Bizkaia Euskal Herriko mugimentu Anti-faxistaren epaile onartzen, hori dela eta, 2011ko urtarrilaren 19an argitaratutako komunikatuaren inguruan ez gara baloraziorik ateratzen ibiliko.

Cold Revenge, musika-talde EZ apolitiko eta are gutxiago, antikomunista bezala azaltzen da. Taldekide bakoitzak bere pentsakera du, eta, orokorrean talde bezala Antifaxista, Antisistema, Antikapitalista, Antiarrazista, Antisexita, Antihomofoboa da. Pertsonak edozein arrazoi ideologiko, erlijioso, arrazista edota sexistagatik diskriminatzen dituen edozeren aurka azaltzen da. Guzti hau dela eta, gure ideia politikoekin bat egin ez arren, jarrera apolitikoa errespetatzen dugu, beti ere aurretik aipatutako guztiarekin bat egiten duen.

Cold Revengek ez ditu jarrera zein keinu faxistarik onartzen bere kontzertuetan.

Cold Revengek kapitalismoaren aurkako langile mugimendua eta Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa defendatzen ditu.

Cold Revengek Gaztetxe, etxe okupatu edota lokal auto gestionatuen alde egiten du, beraz, kontzertuan parte hartuz gero Txarraska Gaztetxean honi ez dagokion arrazoi batengatik gerta litezkeen kalte material zein moralak bere gain hartzea gaitzezten du.

La Brigada del Viciok Cold Revengerekin ez jotzea erabaki du gurekin kontaktuan jarri gabe eta sortutako zurrumurruak baieztatu edo ezeztatu gabe.

Hau dela eta, Cold Revengek kontzertu honetan parte ez hartzea erabaki du, biotzez eskertzen ditugu helarazi dizkiguten atxikimendu mezu guztiak eta baita ere antolakuntzan artu dituzten lanak.

Bukatzeko, eszenatokitan laster ikusiko dugula elkar esatea besterik ez.
Cold Revenge.
Bergaran,2011ko Urtarrilaren 26ean

2011-01-25

ASTEROKO LEIHAKETA KALEKO MOBIDAN!! (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Aste hontako leihaketa, geure aste honetako irratsaioaren inguruan da, konkretuki 90. hamarkadako Oi! Britainiarraren ingurukoa. "Oi! the New Breed" izeneko garaiko Oi! bilduma erreferentean, irratsaioan aipatutako Pressure 28, Another Man poison eta Boisterous taldeek hartzen dute parte beste laugarren talde batekin batera. Laugarren talde horren izena eskatzen dugu, hau ez da irratsaioan aipatu, baina garai horretako talde garrantzitsu bat da!

Erantzunen artean zozketa egin eta "Dune Buggy" taldearen diskoa irabazi ahal izango duzu entzule!

ANIMATU eta ERANTZUN!!

Urtarrilak 26, 90.Hamarkadako Oi! Britainiarra Kaleko Mobidan!!


Urtarrilak 26an, gaueko 23.00tatik 00.00tara, 90. hamarkadako Oi! Britainiarra aztertuko da Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan. Blank Generation, Another Mans Poison, Pressure 28 eta Boisterous taldeen musika entzungo da bertan. Horrez gain Aztarna eta Cold Revenge taldeen lan luzeen aurrerapen abestiak entzungo dira. Bukaeran, leihaketa, inkesta eta agendaren sekzioak ere aipatuko dira. Gaurkoan, Asier Breaking, Biru eta Ekaitzbond hirukotea izango dira saioan. Oi! musika eta katxondeoa

2011-01-18

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Aste honetako galdera, Oñatiko herriari buruzkoa da, asteazken honetan CC627-tarrak izango baititugu hemen, gure irratsaioan. Galdera zuzen erantzunez gero, CC627 taldearen maketa bat irabazi ahal izango duzu entzule! HOR DOA!

Oñatiko zein auzotan entsaiatzen dute CC627 taldekoek? Auzo famatua da gipuzkoako Punkoi! mugimenduan, maiatzero bertako festetan kontzertu handiak egiten baitira bertan...bertatik 999, Lurkers, Angelic Upstarts...pasatu dira. Auzo horren izena eskatzen dugu!!

Orain badakizue! Erantzun!!


Urtarrilak 19, CC627 taldea Kaleko Mobidan!!


Urtarrilak 19an, gaueko 23.00tatik 00.00tara, CC627 Oñati/Arrasateko taldeko Txebi (baxua) eta Iñaki (bateria) elkarrizketatu ditugu Kaleko Mobida irratsaioan. Beraien maketa berriaren inguruan hitz egin dugu eta berau entzungo dugu, 4 abestiz osatutakoa. Horrez gain, lehiaketa, inkesta eta agenda ere aipatu dira. Herri guda taldearen disko berriko aurrerapen abesti bat ere entzun da "atzera egin gabe" izenekoa. Kolaboratzaile gisa Biru ta Asier Breaking Rules izan dira. Irratsaio oso konpletoa. Oi! musika eta katxondeoa!

2011-01-11

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Aste honetan, B.C. BOMBS talde bizkaitarraren inguruan da galdera, Urtarrilak 15ean, Elgetako gaztetxean Neallta Fola, Dirty Brothers eta Hell Beer Boys taldeekin joko dutenaren aitzakiarekin .Galderari erantzuten dionak, Kaleko Mobida irratsaioko kamiseta bat irabazi ahal izango du, ADI!

Zein Oi! taldetan jo zuen, B.C. BOMBS taldeko baxulariak?

Badakizue erantzun!!

Urtarrilak 12, BREAKING RULES KALEKO MOBIDAN!



Urtarrilak 12, gaueko 23.00tatik 00.00tara, Breaking Rules fanzinearen bi erredaktoreekin egon gara Kaleko Mobida irratsaioan. Fanzine berriaren nondik norakoak, kuriositateak...aipatu dizkigute. Horrez gain, agenda, lehiaketa eta inkestaren inguruan ere mintzatu dira. Cold Revenge, CC627, The Last Strenght...taldeen abesti berriak/aurrerapenak entzun dira. Asier, Biru eta Ekaitz izan dira irratsaioan. Oi! musika eta katxondeoa!