2011-09-27

Irailak 28, DISORDERS TALDEAREN AGURRA KALEKO MOBIDAN!!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00etara Disorders talde zaldibartarra izango dugu irratsaioan. Mendi (baxua) eta Iñigok (ahotsa) taldearen 10 urteetako ibilbidea eta astebukaera honetako agurraren (Larunbat honetan Urriak 1 Zaldibarko gaztetxean) inguruan hitz egingo digute. Beti bezala, agenda, leihaketa eta berriak ere izango dira. Long Live Disorders!

No hay comentarios:

Publicar un comentario