Asteazken honetan, gaueko 23.00etatik 00.00etara Izu Giroa punk eta hardcore fanzineko erredaktoreei, Gotzon eta Iñigori, egin diegu elkarrizketa Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Batetik beraien azkeneko zenbakia komentatuko degu eta bestetik, Gotzoni esker, Barakaldoko eta ezkerraldeko 80. hamarkadako punk mugimendua aztertuko dugu. Honez gain, agenda, berriak eta aktualitatea izango dugu. Agur bat entzuleei! Oi!
2012-10-23
Urriak 24, Apurtu taldeari elkarrizketa Kaleko Mobidan!
Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko Punkoi!aren onena ekarriko dizu Kaleko Mobida irratsaioak. Aste honetan, hainbat kolaboratzaileren parte hartzea izanik, aurreko asteko kontzertuen kronikak egiteaz gain, Aitor Apurturekin (Apurtu taldeko abeslari eta gitarralari) hitz egingo dugu. Beraien "Tik Tak" disko berria kaleratu berri da, eta berau entzuteaz gain Aitorri taldearen nondik norakoak galdetuko dizkiogu. Berriak agenda eta Punk-oi!a jaun andreok!
2012-10-16
Urriak 17, Tolosaldeko Mugimendua Kaleko Mobidan!
Asteazkena, gaueko 23.00ak eta punk-oi!aren ordua iritsi da Info 7 irratira. Gaurkoan Tolosaldeko gonbidatuz beteko dugu gure Txapa Irratiko estudioa, batetik Bardulia Skinhead Meeting kontzertuaren nondik norakoak aztertuko ditugu bertako antolatzaileekin (Otaño eta Beñat), Broken Faces talde berriagatik ere hitz egingo dugu bere abeslari Elordirekin, eta azkenik The King Of The Jungle fanzinearen 2. zenbaki berriagatik ere hitz egingo dugu. Azkenaldiko kontzertuak aipatuz, Shock Waves talde nafarraren single berria eta Apurtu taldearen "Tik tak" Lp berriak entzungo ditugu giro ederrean, Euskal Herriko Punk-Oi!aren aktualidadea eskainiz.
2012-10-09
Urriak 10, II. Fanzine egunaren kronika Kaleko Mobidan!
Asteazkena, gaueko 23.00ak eta azkenean iritsi da Kaleko Mobida bergararraren hirugarren denboraldia, Euskal Herriko punk-oi! musikaren aktualitatea zure etxean. Irratsaio hau berez aurreko astean emititzeko zegoen prestatua, arazotxo batzuen ondorioz aste honetan emitituko dugu. Irailak 22an ospatutako II. Fanzine egunaren kronika zehatz bat egiteko Andoni Teletetxo, Pepino eta Mugu izan genituen gurekin. Badator, bueltan da, Kaleko Mobida!!
2012-07-24
Uztailak 25, Denboraldiko azken irratsaioa Kaleko Mobidan!
Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, gure Kaleko Mobidaren bigarren denboraldiaren azken irratsaioa eskainiko dizuegu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Kurtsoa bukatzeko barduliako neska taldeen inguruko berezitxo bat prestatu dugu, Olatz (Against the Rapist) eta Marian (Ostikua Potrotan) taldeetako kideak etorriko zaizkigu horretarako. Beti bezala, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta. Hurrengo kurtsorarte! Oi!
2012-07-17
Uztailak 18, Irratsaioari omenaldia Kaleko Mobidan!
Aurreko astean kale egin eta gero, asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00etara, geure buruari omenaldia egingo dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Musika andana entzungo dugu, tartean 4 skins, Tango 14, Subculture, Janitors, V Asamblea, Orreaga 778, Heitaroi, Komintern Sect, semeputiek... eta skinhead reggae pixkat ere bai. Beti bezala, agenda, berri eta leihaketaz lagunduta.
2012-07-05
ASTEROKO LEIHAKETA!
Bartzelonako La Cobla Oi! taldekoak zein taldeetan ibili izan dira proiektu berri honen aurretik?Irabazleak Siete Balasen "Nafarroa" disko berria irabaziko du. ANIMATU!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





