2012-10-16

Urriak 17, Tolosaldeko Mugimendua Kaleko Mobidan!


Asteazkena, gaueko 23.00ak eta punk-oi!aren ordua iritsi da Info 7 irratira. Gaurkoan Tolosaldeko gonbidatuz beteko dugu gure Txapa Irratiko estudioa, batetik Bardulia Skinhead Meeting kontzertuaren nondik norakoak aztertuko ditugu bertako antolatzaileekin (Otaño eta Beñat), Broken Faces talde berriagatik ere hitz egingo dugu bere abeslari Elordirekin, eta azkenik The King Of The Jungle fanzinearen 2. zenbaki berriagatik ere hitz egingo dugu. Azkenaldiko kontzertuak aipatuz, Shock Waves talde nafarraren single berria eta Apurtu taldearen "Tik tak" Lp berriak entzungo ditugu giro ederrean, Euskal Herriko Punk-Oi!aren aktualidadea eskainiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario