2011-03-22

Martxoak 23, BIRRACEL ETA PETRUSKA RECORDS KALEKO MOBIDAN!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00tara, BIRRACEL taldeko Kikiel (ahotsa eta baxua) eta Aitor Apurtu (Petruska Recordseko txerifa) izango dira Kaleko Mobida Punkoi! Irratsaioan. Bi zatitan banatu degu irratsaioan, lehenengoa BIRRACEL taldeari eskainiko diogu, beraien ibilbidean eta musikan sakonduko degu, baita beraien bukaera-agur kontzertuak aipatu ere (Martxoak 25 Pasai Antxon, Romeral Berri tabernan Suturarekin batera, eta Apirilak 2an Oreretako gaztetxean Ex-Pañolekin batera). Bigarrengo atala, Petruska Records-eri eskainiko diogu, zigiluko nobedadeak entzungo dira: EX-PAÑOLAK, BIG BROWN BEAVERS, KAKA ZAHARRA TA BI PUZKER, PERRO CALIENTE, PEDRADA EN LA KARA, ZANPATU, KAOS KOOPERATIV, APURTU… asko primizian! Beti bezela, lehiaketa, agenda eta inkesta aipatuko dira. Musika asko entzungo dugu, irratsaio oso oso konpletoa eta interesgarria! Belarriak adi eta zakilak tente! Oi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario