Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera, 2013ari agur esango dio Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Gernikako Underground gauen II. edizioaren kronika sakona egingo dugu Erasoka taldeko Ibon abeslariarekin batera. Honek, Erasoka taldearen egoera eta etorkizunaz ere hitz egingo digu. Hortaz aparte, Skarmento talde galiziarrari eta gure lurretako gaur eta egungo musika entzungo dugu. Gabon zoriontsuak eta urte berri on! Oi!
2013-12-10
Abenduak 11, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat berri Kaleko Mobidan!
Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera, Gipuzkoa eta Bizkaiako aktualitateari egingo diogu so Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beti Etxetik Kanpo eta Silikosos bizkaitarrek atera duten "Horror Show" erdi-banako laneko bi abesti, Aretxabaletako Screamers and Sinners taldearen disko aurrerapena, Hardflip bergarako hardcore taldearen "kopixau ta rulau" lana eta NCK taldearen maketa ere aurkeztuko dugu. Horretaz aparte kronika, berri, agenda eta durangoko azokan lortu genituenak komentatuko ditugu.
2013-12-03
Abenduak 4, Bizirik eta Ostikoka festa, Kaleko Mobidan!
2013-11-26
Azaroak 27, Etxeko eta nazioarteko berriak, Kaleko Mobidan!
Bi asteko "oporren" ondoren hemen da bueltan Kaleko Mobida punk-oi! irrasaioa. Gaur Trastorno mañariarren "Mañaria Beach" bigarren diskoa eta Lion`s Law parisdarren "A day will come" lehen diskoa aurkeztuko dizkizuegu. Horretaz aparte Oldarkor Debako talde berria, Basura talde mitikoaren lehen disko aurrerapena eta Knock Out madrildarren disko aurrerapenak aipatuko ditugu. Hau guztia berri askoz eta agenda bete bete batez lagunduta.
2013-11-05
Azaroak 6, Bird Trouble zigilua besteak beste Kaleko Mobidan!
Gaur gaueko 23.00tatik aurrera, Bird Trouble zigilu bizkaitarra izango dugu aipagarri Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Hortaz aparte, asteburuko kronika zabalak eskainiko ditugu, musika berria entzungo dugu (madskins algortarrak esaterako) eta agenda bete bete bat komentatuko dugu. Hau guztia musika onenaren irratian.
2013-10-29
Urriak 30, Euskal nobedadeak Kaleko Mobidan!
Asteazken honetan gure herrian sortu diren nobedadeei erreparatuko diegu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Tartean, 11 talde gipuzkoar biltzen dituen "Gipunkzkoa" bilduma, Lokaltones beasaindarren lehen maketa, NCK ondarrutarren maketaren aurrerapena, Izu giroa fanzinearen 22. zenbakia... eta lehengo astean jarri gabe geratu ginen Skarmento taldearen "Afios Cotenos" diskoa komentatuko ditugu. Agenda, berriak eta kronikak ere izango dira beti bezala.
2013-10-15
Urriak 16, Musika berria eta nobedadeak Kaleko Mobidan!
Asteazken honetan mundu mailara joko dugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan. Gaueko 23.00tatik aurrera orain dela gutxi argitaratu diren disko batzuk entzungo ditugu, tartean Perkele talde suediarraren "A way out", Bishops Green kanadiarrena, Skarmento galiziarren "Afia os Cotenos", Rude Pride madrildarren lehen demoa eta beste hainbat. Beti bezala, agenda, kronika eta berriez lagunduta.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






