2013-11-26

Azaroak 27, Etxeko eta nazioarteko berriak, Kaleko Mobidan!


Bi asteko "oporren" ondoren hemen da bueltan Kaleko Mobida punk-oi! irrasaioa. Gaur Trastorno mañariarren "Mañaria Beach" bigarren diskoa eta Lion`s Law parisdarren "A day will come" lehen diskoa aurkeztuko dizkizuegu. Horretaz aparte Oldarkor Debako talde berria, Basura talde mitikoaren lehen disko aurrerapena eta Knock Out madrildarren disko aurrerapenak aipatuko ditugu. Hau guztia berri askoz eta agenda bete bete batez lagunduta.

2013-11-05

Azaroak 6, Bird Trouble zigilua besteak beste Kaleko Mobidan!


Gaur gaueko 23.00tatik aurrera, Bird Trouble zigilu bizkaitarra izango dugu aipagarri Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Hortaz aparte, asteburuko kronika zabalak eskainiko ditugu, musika berria entzungo dugu (madskins algortarrak esaterako) eta agenda bete bete bat komentatuko dugu. Hau guztia musika onenaren irratian.

2013-10-29

Urriak 30, Euskal nobedadeak Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gure herrian sortu diren nobedadeei erreparatuko diegu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Tartean, 11 talde gipuzkoar biltzen dituen "Gipunkzkoa" bilduma, Lokaltones beasaindarren lehen maketa, NCK ondarrutarren maketaren aurrerapena, Izu giroa fanzinearen 22. zenbakia... eta lehengo astean jarri gabe geratu ginen Skarmento taldearen "Afios Cotenos" diskoa komentatuko ditugu. Agenda, berriak eta kronikak ere izango dira beti bezala.

2013-10-15

Urriak 16, Musika berria eta nobedadeak Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan mundu mailara joko dugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan. Gaueko 23.00tatik aurrera orain dela gutxi argitaratu diren disko batzuk entzungo ditugu, tartean Perkele talde suediarraren "A way out", Bishops Green kanadiarrena, Skarmento galiziarren "Afia os Cotenos", Rude Pride madrildarren lehen demoa eta beste hainbat. Beti bezala, agenda, kronika eta berriez lagunduta.

2013-10-08

Urriak 9, The Convicts eta Interprete Desconocido Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala hemen da Info7 irratiko punk-oi! irratsaioaren ordua. Aste honetan, Debagoieneko The Convicts eta Interprete Desconocido taldeak izango ditugu gure estudioetan beraien erdibanako diskoa aurkezten. The Convits-etik Altuna (abeslaria) eta Interprete Desconocidotik berriz Morenito (bateria) etorriko zaizkigu. Honez gain, agenda, kronikak eta berriak, dena musika bikainarekin girotuta.

2013-10-01

Urriak 2, Black & White fanzinea Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala hemen da Info7 irratiko punk-oi! irratsaioaren ordua. Aste honetan, Durangoko Black and White punk fanzineko sortzaile eta kideak edukiko ditugu Txapa irratiko gure estudioetan. Fanzineaz aparte, beraiek partaide diren beste proiektu askoren inguruan ere mintzatuko gara, Beti Etxetik Kanpo (BEK) taldea, Pots and Crime soinu grabazioak... Durangaldeko eszenaren nondik norakoak aztertuko ditugu, agenda, berriak eta musika onaz girotuta beti bezala.

2013-09-24

Bihar, Irailak 25, Kaleko Mobida bueltan!

Gaueko 23.00tatik aurrera Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioaren laugarren denboraldia estreinatuko dugu Info7 irratian. Biharkoan udarako errepaso oso sakon bat egingo dugu eta datorrenari ere erreparatuko diogu. Hau guztia giro alaia eta musika onaz beteta! Adi Euskal Herriko Punk-Oi!-aren seinaleari!