2013-06-11

Ekainak 12, NPJ taldearen diska berria, Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den asteburuko kontzertuen kronika luzea egin dugu, tartean NPJ talde donostiarraren "Azkar bizi" lana aurkeztu dugularik. Ufestuek baztango taldearen "Lanari mus" eta Altxatu Irunberritarren lehen diskotik ere zehozer entzungo dugu. Beti bezala, agenda eta berriez lagunduta. Oi!

2013-06-04

Ekainak 5, Kronikak eta berriak Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den asteburuko kontzertuen kronika luzea egin dugu, tartean "Altxatu" irunberriko talde gaztearen lehen diskoa entzun dugu eta baita UVPR zigilu frantziarrak berriki atera duen The Headliners eta Protokids taldeen erdibanako singlea. Beti bezala agenda eta berri desberdinez lagunduta.

2013-05-28

Maiatzak 29, Kateak Astintzen I. Bilduma, Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan "Kateak Astintzen" Nafarroako kaleko musikaren lehenengo bilduma aurkeztuko dugu. Beste alde batetik, BC BOMBS taldearen "Forever Bombs" hirugarren diskoa entzungo dugu. Honez gain beti bezala, agenda, kronikak eta berri andana izango ditugu.

2013-05-14

Maiatzak 15, Kaleko Mobida Fest III-aren kronika Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den larunbatean bergarako gaztetxean ospatu zen Kaleko Mobida Fest III-a sakon aztertuko dugu, kontzertuko zuzeneko audioarekin lagunduz. Beti bezala, agenda eta berriak ere izango ditugu.

2013-05-07

Maiatzak 8, Las Tuerkas eta Janitors Kaleko Mobidan!

 
 Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan Janitors taldearen azkeneko diskoa entzungo dugu, larunbat honetan Bergarako gaztetxean ospatzen den Kaleko Mobida Fest III.rako motorrak berotuz. Beste alde batetik, Las Tuerkas neska taldearen "Apretando las tuerkas" lehenengo demoa entzungo dugu. Honez gain beti bezala, agenda, kronikak eta berri andana izango ditugu.

2013-04-23

Apirilak 24, Aggressive Combat taldea Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan "Aggresive Combat" arrasateko taldeko kideak izango ditugu gure estudioan beraien 10 abestiz osatutako hirugarren diskoa "Back on the streets" aurkezten. Honez gain beti bezala, agenda, kronika eta berriak izango ditugu.

Ir a descargar

2013-04-21

KALEKO MOBIDA FEST III


Arratsaldeko 17.00etan Sokatira txapelketa egongo da. Parte hartzea nahi dutenak hementxe idatzi edo bidali email bat kalekomobida@gmail.com-era. Animatu eta parte hartu!!

Gogoratu, sarrera bermatzea nahi duenak northerndrunkens@gmail.com-era idatzi behar du!

ANIMATU, FESTA ITZELA IZANGO DA!