2011-03-15

ASTEROKO LEIHAKETA!


Aste honetako galdera, HARDFLIP taldearen "Ke Kereis?" diskoaren ingurukoa da. Erantzunen artean aipatutako diskoa zozketatuko da!

Zein pelikuletako introarekin hasten da HARD FLIP taldearen diskoa?

Animatu eta Erantzun!!

Martxoak 16, HARD FLIP, Kaleko Mobidan!!


Gaueko 23.00tatik 00.00tara Kaleko Mobida irratsaioan, punkoi! musika klasikotik aldenduz, HARD FLIP punk-H&C talde bergararra izango dugu, beraien “Ke Kereis” lan luzea aurkeztuko digute eta elkarrizketatuak izango dira. Taldearen musika entzuteaz gain, asteko abestia eta pasa den ostiraleko Bergarako gaztetxeko kontzertuen zuzenekoak ere entzungo dira. Beti bezela, agenda, inkesta eta lehiaketaren sekzioak ere aipatuko dira. Euskal Herriko Punkoi! musikaren onena!

2011-03-08

ASTEROKO LEIHAKETA!


Aste honetako galdera, Zumaiako punkoi! taldeen ingurukoa da eta konkretuki Xabi Korrokoi! gure gonbidatuaren inguruan. Korrokoia Recordin Korporation-en audio grabaketak eginez gain, zer taldetan jotzen du gitarra pertsonaia honek?

Animatu eta Erantzun! Erasoka Taldearen kamiseta bat irabazi ahal izango duzu!!


Martxoak 9, KORROKOIA, Kaleko Mobidan!!


Martxoak 9, Asteazkena, gaueko 23.00tatik 00.00tara, Korrokoia jaunak egingo digu bixita Kaleko punkoi! irratsaioan. Trastorno Mental, La Eskoria Abunda, Neallta Fola, Never Surrender, Orreaga 778, Kañeria 13...taldeen zuzeneko argitaratu gabeko abestiak entzungo dira. Horretaz gain, Strikers, Herri Guda eta Gazte Iraultza taldeen abesti ineditoak entzungo dira, lehen biak lehen lana ateratzear dute eta azkenak Mujika taldearen punkoi!-ska bilduman parte hartuko du. Agenda luzea, lehiaketa eta inkesta ere aipatuko dira beti bezela. Euskal Herriko Punkoi! onenaren irratsaioa! Oi! musika eta katxondeoa!

2011-03-01

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Aste honetan, Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan, sekzio berri bat estreinatu da “Asteko Abestia” izena duena. Gaurkoan The Opressed taldeak jotako abesti bat jarri degu, abesti horren izena eskatzen dugu, egokia eta zuzena!

Erantzunen artean, zozketa egingo dugu eta Breaking Rules fanzinearen 1. eta 2. alea irabazi ahal izango dituzu! Animatu eta erantzun!

Martxoak 2, HOLIDAYS 2011 KRONIKA, Kaleko Mobidan!


Gaueko 23.00tatik 00.00tara, 2011kako Otsailak 26an, Elgoibarko gaztetxean ospatutako Holidays In Bardulia VIII (NPJ, IN YOUR FACE, COLD REVENGE, HELL BEER BOYS, CC627,DOUBLING BOYS,THE LAST STRENGHT, NEALLTA FOLA eta NEVER SURRENDER) jaialdiaren kronika egingo da. Bertan jo duten taldeen musika entzungo da ( abesti asko ineditoak). Beti bezela leihaketa, inkesta, agenda eta berriak aipatuko dira. Horrez gain, asteko abestiaren sekzioa estreinatuko da. Gaurkoan Biru eta Ekaitzbond izan dira. Oi! musika eta katxondeoa, BIZITZA LUZEA HOLIDAYS IN BARDULIARI!!


2011-02-22

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Zein izan zen? 2004ko Andoaingo Gaztetxeko, lehenengo Holidays In Bardulian, lehen jo zuen taldea eta ondorioz, Holidays in Bardulia jaialdia estreinatu zuen taldea???

Oparia: Ostiada Oi! taldearen kamiseta bat, eta bakarra!

Animatu eta parte hartu!!