2010-12-14

ASTEROKO LEIHAKETA!!! (AMEZKETAKO DEGOLLADOREAREN ESKUTIK)


Aste honetan, "Izu Giroa" euskarazko punk eta hardcore fantzinearen inguruan egingo dugu leihaketa. Galdera honi erantzuten dionak, "Sospechosos" punk talde oñatiarraren diskoa (lehen lan luzea) irabazi ahal izango du. Galdera honakoa da:

Zenbat ale argitaratu ditu fantzine honek bere historia osoan zehar? zenbaki zehatza eskatzen dugu!

orain badakizue! erantzun!!

Abenduak 15, PUNKOI! ASIARRA KALEKO MOBIDAN!


Abenduak 15, gaueko 23.00tik 00.00tara, Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan, Oi! asiarrari buruzko monografiko bat egin dugu, ordu bateko bidaia Asiar kontinentera, Euskal Herriko mugetatik haratago. The End (Indonesia), Life For Drinking (skinhead of china), BB Bomb (Taiwan), Oi! Squad (Hong Kong), Samuray Attack (Japonia), Roots and Boots (Malasya) eta Misandao (Txina) taldeen musika entzun da. Asteroko lehiaketa, inkesta eta nobedadeak aipatu dira. Gaur Ekaitz eta Biru izan dira irratsaioan. Irratsaio berezi berezia,Oi! musika!

2010-12-10

ABENDUAK 8, DIRTY BROTHERS KALEKO MOBIDAN!


Ekaitz Etxezarretaren punkoi! musika saioaren 10. atal honetan Dirty Brothers talde Arrasatearra izan da elkarrizketatua. Kontzertu akustiko bat ere eskaini digute, Oi! musika eta katxondeoa!

2010-11-30

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Aste honetako galdera, Kaleko Mobida Fest I-aren ingurukoa da, eta berriro ere, asko asko baina asko gustatzen zaigun talde bati buruz, DOUBLING BOYS!

"THE YOUNG ONES" taldearen "No bollocks, just oi!" diskoa irabazi nahi baduzu, erantzun galdera honi:
Zein kanturekin bukatu zuten emanaldia Doubling Boys-darrek, Azaroak 27an Azkoitiko Matadexen, Kaleko Mobida Fest Iean?

Badakizu erantzun, ez galdu aukera hau!!

Abenduak 1, Kaleko Mobida Fest I-ren kronika... Kaleko Mobida irratsaioan!!





Abenduak 1, asteazkena, gaueko 23.00tatik 00.00tara, Azaroak 27an, azkoitiko matadexen ospatu zen, Kaleko Mobida Fest I-ren kronika bat egin da, bertan jo zuten taldeen zuzenekoen abestiak entzun dira (urola terror, In your face, neallta fola, material rechazado, doubling boys). bukaeran skinhead reggae pixkat ere entzun da, Kaleko Mobida Fest-ean naken eta homer dj-ak jarri zuten bezala...Ekaitz egon da gaur bakarrik irratsaioan. orokorrean beti bezela, gure linean, Katxondeoa eta Oi! musika.

2010-11-23

ASTEROKO LEHIAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Kaleko Mobida Fest I-ean, Azaroak 27an, Azkoitiko Matadexen, Homer Skin 1969 Dj-a egongo da pintxatzen . Pertsonaia hau, Kalekumeak taldearen zale talde edo peñakoa izan zen, bere garaietan. Aste honetan, zale talde edo peña horren izena eskatzen dugu.

Irabazleak, Oi! Se Arma talde kanariarraren EP berria (biniloan) irabaziko du, Viernes 8 de Agosto 23.30.

Badakizue!!! ez galdu aukera hau ta erantzun!!!

AZAROAK 24, NOBEDADEAK ETA AKTUALITATEA KALEKO MOBIDAN


Azaroak 24an, Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan, The Stiffs eta GBH taldeen musika entzun degu, asteburu honetan Euskal Herrian izango diren aitzakiarekin. Horrez gain, Mujika Taldearen 30.urteurrena dela eta aterako den Punkoi!-ska bildumako abesti batzuk entzun ditugu (PM KIDS,RED DISTRICT). Bukaera aldera, Leihaketa eta inkesta izan dira, eta Kaleko Mobida Fest I-ean joko duen talde baten musika entzun degu (In Your Face). Irratsaioan Pepino eta Biru izan dira. Musika ona eta katxondeoa Oi!