2010-11-16

AZAROAK 17, HELL BEER BOYS KALEKO MOBIDAN



Azaroak 17an, Hell Beer Boys taldeko bajularia, Blasko, etorri da irratsaiora. Talde goierritar honen "Heroes de la Noche" diskoaren inguruan hitz egin dugu. Biru, gure kolaboratzailea ere hemen izan da. Lehiaketa, agenda, aktualitatea bezalako gaiak ere landu dira. Oi! musika, katxondeoa eta Hell Beer Boys-tarren infernuzko mundu iluna.

2010-11-09

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)

Kaleko Mobida Fest I-ean, Azaroak 27an Azkoitiko Matadexen ospatuko denean, NAKEN SELEKTOR DJ-ak parte hartuko du Homerskin1969 dj-arekin batera. Aste honetako galdera hauxe da:


Zein irratsaio egiten du NAKEN SELEKTOR DJ-ak eta zein irratitan emititzen da?


Leihaketa hau Azaroak 24ko irratsaiorarte luzatuko da, erantzun guztietatik 4 aukeratuko dira (zozketa eginez) eta bakoitzak Kaleko Mobida Fest I-erako sarrera bat irabaziko du.


BADAKIZUE EZ GALDU AUKERA HAU! ERANTZUN!!

AZAROAK 10, MUSIKA BERRIA KALEKO MOBIDAN


Azaroak 10,gaueko 23.00tatik 00.00etara, musika berria jarri dugu irratsaioan. NPJ,DISORDERS,HARD FLIP, THE CONVICTS, SIETE BALAS, SINDROME OI!... Saio bukaeran agenda musikatua egin da, Azaroak 27an Azkoitiko Matadexen ospatuko den Kaleko Mobida Fest I-ari buruz... Asteroko lehiaketa ere izan da.


2010-11-08

KALEKO MOBIDA FEST I



Kaleko Mobida Irratsaioaren lehenengo festa izan da antolatua Azaroak 27an Azkoitiko Matadeixen.


Arratsaldeko 19.00etan hasten da eguna, Kaleko Mobidako arduradun eta sortzaileen hitzaldi/prentsaurreko batekin. Berau gauzatzen den bitartean, luntx bat dastatzeko aukera izango da Muxutrukean!!


Gaueko 22.00etan, hasiko dira Kontzertuak, IN YOUR FACE, MATERIAL RECHAZADO, NEALLTA FOLA eta DOUBLING BOYS handiekin. 4 euroko sarreraren truke. Horrez gain, sorpresatxo batzuk ere izango dira.


Kontzertuak bukatu ondoren, HOMERSKIN1969 eta NAKON SELEKTOR dj-ekin, goizalderarteko jaia izango da, hauek OI! eta Ska musika pintxatuko dute.


ANIMATU ZAITEZTE!!FESTA ETA GIRO BIKAINA IZANGO DA!!OI!

2010-11-02

SAIOA ENTZUN AHAL IZATEKO BIDE GUZTIAK!

ASTEROKO LEIHAKETA



Doubling Boys-en elkarrizketaren ildotik, talde honi buruzko galdera bat asmatu beharko du entzuleak, beraien "Denbora aurrera doa" azken diskoa irabazteko.

Zein izan da, Doubling Boys-ek, Euskal Herritik kanpo urrutien jo duen kontzertua?

badakizue! erantzun!

AZAROAK 3, DOUBLING BOYS-I ELKARRIZKETA

Azaroak 3, gaueko 23.00tik 00.00tara, Doubling Boys taldearen bisita jaso dugu Kaleko Mobida Punk eta Oi! irratsaioan, Biru (gitarra) eta Jokin (abeslaria) izan ditugu. Elakrrizketa berezia benetan. Katxondeoa, anekdotak eta Oi! musika.