2010-11-08

KALEKO MOBIDA FEST I



Kaleko Mobida Irratsaioaren lehenengo festa izan da antolatua Azaroak 27an Azkoitiko Matadeixen.


Arratsaldeko 19.00etan hasten da eguna, Kaleko Mobidako arduradun eta sortzaileen hitzaldi/prentsaurreko batekin. Berau gauzatzen den bitartean, luntx bat dastatzeko aukera izango da Muxutrukean!!


Gaueko 22.00etan, hasiko dira Kontzertuak, IN YOUR FACE, MATERIAL RECHAZADO, NEALLTA FOLA eta DOUBLING BOYS handiekin. 4 euroko sarreraren truke. Horrez gain, sorpresatxo batzuk ere izango dira.


Kontzertuak bukatu ondoren, HOMERSKIN1969 eta NAKON SELEKTOR dj-ekin, goizalderarteko jaia izango da, hauek OI! eta Ska musika pintxatuko dute.


ANIMATU ZAITEZTE!!FESTA ETA GIRO BIKAINA IZANGO DA!!OI!

2010-11-02

SAIOA ENTZUN AHAL IZATEKO BIDE GUZTIAK!

ASTEROKO LEIHAKETA



Doubling Boys-en elkarrizketaren ildotik, talde honi buruzko galdera bat asmatu beharko du entzuleak, beraien "Denbora aurrera doa" azken diskoa irabazteko.

Zein izan da, Doubling Boys-ek, Euskal Herritik kanpo urrutien jo duen kontzertua?

badakizue! erantzun!

AZAROAK 3, DOUBLING BOYS-I ELKARRIZKETA

Azaroak 3, gaueko 23.00tik 00.00tara, Doubling Boys taldearen bisita jaso dugu Kaleko Mobida Punk eta Oi! irratsaioan, Biru (gitarra) eta Jokin (abeslaria) izan ditugu. Elakrrizketa berezia benetan. Katxondeoa, anekdotak eta Oi! musika.

2010-10-25

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Urriak 23 Larunbata gaueko 11ak, Azpeitiko gaztetxea, Aggressive Combatek, Neallta Fola eta Hell Beer Boys-ekin konpartitzen du eszenatokia. Abeslariak, hau da, Marak, hanka hautsita eta igeltsua dauka. Aste honetako saria, Last Rebels-en "Amaiera gabeko bideak" diskoa da, hau eskuratu nahi duenak, Marak zein hanka zeukan hautsita esan eta asmatu beharko digu. Hor dezute!!orain erantzun!!!

URRIAK 27, HELL BEER BOYS-EN AZPEITIKO DISKO AURKEZPENA


URRIAK 27, ASTEAZKENA, 23.00tatik 00.00tara, KALEKO MOBIDA DENBORALDI BERRIKO LAUGARREN IRRATSAIOA!!

Aste honetan, Urriak 23an Azpeitian ospatutako festaren inguruko kronika bat egingo da. Hell Beer Boys taldearen diska aurkezpenaren aitzakiarekin, arratsaldean Txarrantxan jo zuten Dirty Brothers eta Destroi! , eta gauean Azpeitiko gaztetxean Aggressive Combat, Neallta Fola eta Hell Beer Boys taldeen musika entzungo da. Bertako zuzenekoak, anekdotak etaabar aztertuko dira. Oi!


JARRI GUREKIN HARREMANETAN eta PARTE HARTU ASTEROKO LEHIAKETAN!!!

kalekomobida.blogspot.com                   
                     

kalekomobida@info7.com 

SAIOAK  ETZUTEKO:

-FM bidez (Zuzenean): Donostia-99.2; Bilbo-102.3; Iruñea-106.7; eta Gasteiz-103.8.
-FM bidez (Arrosa sarea): 
*Txapa irratia (Bergara, 97.2)-Zuzenean Asteazkenetan 23.00tik 00.00tara eta Ostiraletan 18.00tik 19.00tara; 
*Hala Bedi irratia (Gasteiz eta inguruak)-larunbatetaik igandera 01:00etan;
*Uhinak irratia (Aiara)-larunbatetik igandera 01:00etan; 
*Molotoff irratia (Hernani)-ostegunean 22:00etatik 23:00etara.
*Koska irratian (FM 108.0), ostiraletan, 20:30etik aurrera.

-Internet bidez: www.info7.com (saioa zuzenean entzuteko eta nahi duzunean jaisteko/entzuteko aukera dago).
KALEKO MOBIDA, Euskal Herriko punk eta Oi! musikaren aktualitatea zure etxean!Lagun iezaiguzu horrenbeste maite dugun Musika eta Eszena bultzatzen eta indartzen!!!