2010-01-15

Presoen aldeko kontzertua MIZANBU gaztetxean Miarritzen

Urtarrilak 30
MIZANBU gaztetxean Miarritzen (Lapurdi)
7€ tan
19:00etan

Txapelpunk (Lekeitio)
Des-kontrol (Arrasate)
Gatazka (Ziburu)
Tortuga Sound System (Baiona)

2010-01-11

13KM. Urtarrilak 13. Alemaniako Oi! musika.

Denboraldiko hamairugarren saioa.
Kaixo!!
Hemen gera berriz, urte berriko lehenengo saioarekin. EHko doinuak alde batera utziko ditugu hurrengo saioetan eta atzerriko musika ezagutzera joko dugu. Horretarako gonbidatuak izango ditugu, gonbidatu-adituak. Honetan Ritxar edo Homerskin69 izan da gurekin eta, bere espezialitatea musika jamaikarra bada ere, gaur egungo Oi! musika alemaniarra ekarri digu, talde hauek hain zuzen:
Towerblocks
Bad Co. Project
Urban Rejects
Krawallbruder
Mummy's Darlings
Combat 77
On egin!!

2009-12-22

Oporrak!!!

Ala!! Iritsi dira Olentzero, Erregeak, Jesus haurtxoa eta suputamadrian egunak. Ekaitz eta biok ere haurtxo jaio berriari bisita egin behar diogu eta ez gara urtarrilaren 13ra arte bueltatuko. Olentzerori guretzako zapata jarri nahi badiozue, ez dago arazorik, e...
Gure eskaera 2010erako: entzule gehiago eta...kontratu on bat, jaja!!!

12KM. Abenduak 16. Jonny Gerriwelten agurra


Denboraldiko hamabigarren saioa.
Saio honetan Ekaitz "Tormento" berriz ere gurekin izango da. Berak ekarriko du Jonny Gerriwelt ondarrutarren azken diskoa: "Living with class". Osoa entzungo dugu eta "Azken Jonny gaua"n joko duten beste taldeen musika ere bai, esaterako, Naste Borraste. Nobedadeekin jarraituz, Des-Kontrol eta Ez! taldeen abesti berriak entzun ditugu, eta baita ere Klabo Oxidado taldea ere.
2009ko azken saioa. 2010eko urtarrilaren 13an itzuliko gara. Urte berri on!

2009-12-13

11KM. Abenduak 9. Mikel Post Mortemekin elkarrizketa.


Denboraldiko hamaikagarren saioa.

Gaurkoan Post Mortem taldeko Mikel izan dugu saioan. Talde galizarrak eta Von Danikens kataluniarrek split disko bat atera dute berriki, eta horri buruz ariko gara. Horrez gain Novedades Carminha taldearen “Te vas con cualquiera” lan berria ere entzungo da.


Afonia saioko Aratz izan da elkarrizketatzen Johnnie Pel-ekin batera.