2014-03-11

Martxoak 12, Azpeitia eta bazterretako aktualitatea, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Azpeitiako bi pertsonaia ekarriko ditugu irratsaiora. Bata Jon, Gerrarte Kids fanzinearen erredaktorea, bere fanzineko zenbaki berria aurkezteaz gain inguruko beste fantzine batzuk komentatuko dizkigu. Bestea Andoni, Teletetxo records zigiluko arduradun ohia eta berriki Basarriko Oilaskue Labien taldeko baxularia. Bien artean, azpeitia eta inguruetako mugimenduaren berri emango digute, dagokion musikaz girotuta. Beti bezala berri, kronika eta agenda bete beteak ere izango ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario