2011-10-26

ASTEROKO LEIHAKETA!!


N.E.S 80. hamarkadako punk/oi! taldeko Mingo Hernandez ahots eta baxularia,  beste zein taldeetan ibili izan zen bere karrera musikalean zehar? Oparia Cold Revenge taldearen diskoa. ANIMATU!

2011-10-25

Urriak 26, Musika atzerritarra Kaleko Mobidan!!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, Europa Ekialde eta erdialdeko The Bayonets, The Protest, The Whalers, Oi! melz... eta Estatu Batuetako The Patriot, Stare & Stripes... taldeen musika entzungo dugu. Horrelako taldeetan espezializatutako Jokin kolaboratzaile ez-erregularra etorriko zaigu bixitan. Hau dena agenda, leihaketa eta berriez lagunduta.

2011-10-19

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Cold Revengen inguruko galdera da aste honetakoa. Zein izan zen "Genocidio" izenaren behean Josue, Riki eta Muguk (Agirre baxulariarekin batera) eskaini zuten lehen kontzertua. Non ospatu zen kontzertu hura? Opari bezala, Cold Revenge taldearen "De lo malo lo peor" diskoa. ANIMATU!

Urriak 19, Cold Revenge Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00etara Cold Revenge taldearen bixita jasoko dugu Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan. Josue eta Mugu (gitarrak) eta Riki (ahotsa) etorriko zaizkigu taldearen historia, anekdotak... eta orain dela bi aste kaleratutako beraien "de lo malo lo peor" diskoa aurkezteko asmotan, katxondeoa izango da errege. Horrez gain beti bezala, berriak, agenda eta leihaketa!

2011-10-13

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Panaderia Bolleria Nuestra Señora del Karmen Hardcore Punk taldearen debuteko lana, zein talderekin izan zen konpartitua. Oparia Mujika taldearen 30. urteurreneko kontzerturako bi sarrera. Parte hartu!

2011-10-11

Urriak 12, "Mobida madrildarra" Kaleko Mobidan!

Asteazken honetan 80. hamarkadako Madrilera bideratuko gaitu Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioak, Los Nikis, La Uvi, Paralisis Permanente, La broma de ssatan, Tdk, Panaderia bolleria nuestra señora del carmen, Toreros after ole, Comando 9mm...bezalako taldeen musika entzungo da. Beti bezala, agenda eta leihaketarekin lagunduta noski. Irratsaio interesgarria.

2011-10-05

ASTEROKO LEIHAKETA!!

Aste honetako galdera Eskoria-tza taldearen ingurukoa da, eta konkretuki DDT-Gatazkak atera duen azkeneko bildumari buruzkoa. Bilduma horretako Lp-ko A aldea 1988ko singleari dagokio eta B aldea berriz entsaio eta bitxikeriei. B aldean, A aldeko abesti batzuk errepikatzen dira, abesti horien izena eskatzen dugu.

Opari bezala, Holidays In Basque Country kontzerturako bi sarrera zozketatuko dira.

2011-10-04

Urriak 5, Euskal eszenako nobedadeak Kaleko Mobidan!


Asteazkena gaueko 23.00tatik 00.00etara Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan azken astebukaerako kontzertuen kronikak egiteaz gain, euskal eszenako nobedadeak aipatuko dira, Eskoria-tza taldearen bilduma, Awaking the North, No Hope, Aggressive combat...taldeen abesti aurrerapenak entzungo dira. Horrez gain beti bezala, agenda eta leihaketa!