2011-07-26

Uztailak 27, Denboraldiko azken irratsaioa Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan denboraldiko azken irratsaioa entzun ahal izango duzu. Ohiko kolaboratzaileez gain, Jon Santua etorriko zaigu solasera. Aurreko asteburuko kontzertuen kronika egingo da, Kaleko Mobida irratsaioa eta Euskal Herriko Punkoi!-aren eszenaren balorazioak...egingo dira, hau guztia musika onaz eta katxondeoz beteta. Irailerarte entzule!!

2011-07-20

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Conemrad taldeko kideak, talde honen aurrekariak izan ziren aurreko zein 3 taldeetan ibili ziren? Opari bezala, Uztailak 29an Azkoitiko Matadexen ospatuko den kontzerturako bi sarrera izango dira. Animatu eta parte hartu!

2011-07-19

Uztailak 20, Oi! aintzindaria Kaleko Mobidan!


Asteazkena gaueko 23.00tatik 00.00etara, Euskal Herriko eta Kataluniako Punkoi! aintzindariari buruzko irratsaioa jorratuko degu Kaleko Mobida irratsaioan. Tartean Arrasateko Vioch-R, Doble Zero, Cirrosis eta Pu?etazo taldeak, Santurtziko V Asamblea, Kataluniako Pisando Fuerte eta Decibelios, eta Azkenik Kanariar Uharteetako Conemrad taldea entzungo dira. Horretaz gain, Bottlejob Londoneko taldearen "Take it on the chin" lan berria entzungo da. Beti bezala izango dituzue, agenda, leihaketa, inkesta eta berrien tartea ere. Oi! musika eta katxondeoa!

2011-07-13

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Nondik dator Granadako fanzine honen izenburua? Opari bezala Hell Beer Boys taldearen "Heroes de la Noche" diskoa izango da. Parte hartu!!

2011-07-12

Uztailak 13, Fanzinegintza Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala, Kaleko Mobida punkoi! irratsaioak bere entzule fidelentzat beste irratsaio eder bat prestatu. Uztailak 2an Azpeitian ospatutako Fantzine egunean eskuratutako fanzine mordoaren iruzkinak egingo dira (Izu Giroa, KGB, Breaking Rules, Glory Days, Pogo, Riot Chiken, Soit Fier, Riot Kids...) Artaza Combat talde galdakaoarraren "Rock & Roll taupadak" izeneko diskoa entzunez. Bestetik, agenda, leihaketa, inkesta eta berrien sekzioak izango dira. Oi! musika eta katxondeoa!

2011-07-06

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Kalekumeak taldeko zein bi kidek, eraman zuten bere garaian KRESTA? Opari bezala, Riot Chicken fanzinearen 2.zenbakia eta Breaking Rules fanzinearen 3. zenbakia izango dituzue! PARTE HARTU!!

Uztailak 6, Kalekumeak eta Fantzine eguna, Kaleko Mobidan!!


Gaur gaueko 11etan, Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan Kalekumeak taldearen “Kalekumeak : Los Opressed de la bella easo” liburua, KD eta DVD-a aurkeztuko dira. Uztailak 2an, Azpeitian ospatutako den fanzine egunaren kronika egingo da, bertako kontzertuak… beti bezela leihaketa eta agenda izango da.