2013-07-30

Uztailak 31, Denboraldiko azken irratsaioa, Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan 2012-13 denboraldia itxiko dugu urteari errepaso bat eginez. Irratsaiotik pasa diren taldeen musika entzungo dugu, eta tartean, musika berria ere ipiniko dizuegu. Agenda eta kronikaz lagunduta beti bezala. Hurrengo kurtsorarte!!Oi!!!

2013-07-23

Uztailak 24, Skizofrenia Rock eta Los Quadrophenicos Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan Arrasateko "Skizofrenia Rock" eta "Los Quadrophenicos" taldeko kideekin egongo gara. Lehenengoa 90. hamarkadako punk rock taldea da, bigarrenak berriz, aurrekotik sortutakoak, 13 abestiz osatutako lehen diskoa kaleratu berri du, eta berau aurkeztuko dugu.

2013-07-16

Uztailak 17, Gerrarte Kids fanzinea, Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan Azpeitiko "Gerrarte Kids" fanzinearen erredaktore nagusiak egingo digu bisita, berarekin aurkeztuko ditugu atera dituen zenbaki guztiak. Beti bezala, agenda, kronikak eta berriak izango ditugu, azken zenbakiarekin atera duen KD bildumarekin musikatuaz. 

2013-07-09

Uztailak 10, The Bobby's taldea Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan Oreretako The Bobby's taldearen lehen maketan sakonduko dugu, baita aurreko asteetan entzun dugun NPJ taldearen "azkar bizi" diskoan ere. Beste alde batetik, Biruk ekarriko dizkigun 90. hamarkadako euskal maketa ezezagun batzuetan murgilduko gara, Zurt, Izenik ez eta Trapu Zaharrak bezalako taldeenak. Horrez gain beti bezala, agenda, kronikak eta berriak.