2012-01-31

Otsailak 1, In Your Face Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, In Your Face talde urolarraren bisita jasoko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beraien disko berria aurkeztuko digute "desembarco macarra" izenekoa, hainbat pasadizo, istorio eta anekdota kontatzen dizkiguten bitartean. Agenda, leihaketa eta berriak ere izango ditugu beti bezala, hau dena betiko umoreaz bustita.

2012-01-26

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Pasa den Urtarrilak 21ean, The Fridays Crew taldeak "Pentsatu, iratzarri zure kontzientzia" diskoa aurkeztu zuen Azpeitiako gaztetxean. Zein abestirekin ireki zuten emanaldia? Opari Fridaysen azken diska! ANIMATU!

2012-01-23

Urtarrilak 25, The Fridays Crew Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, The Fridays Crew talde azpeiti-azkoitiarraren bixita jasoko du Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, "Pentsatu, iratzarri zure kontzientzia" bigarren lana kaleratu dutenaren aitzakiarekin. Beraien diskoaz, ibilbideaz eta disko aurkezpenaz hitz egingo dugu, agenda, berriak eta leihaketa ere beti bezala izango ditugu. Oi!

2012-01-18

ASTEROKO LEIHAKETA!!


The Last Strenght taldearen "anaien arteko borroka" azkeneko diskoa esku artean baduzu, galdera hau erraz erantzungo duzu. Libretoko erdiko argazki txikietan, behe parteko eskubialdean Borat film pertsonaiaren argazki bat dago. Pixkat fijatuz gero, konturatuko zeate aurpegia aldatu diotela. Zeinena da aurpegi hori? The Last Strenght taldearen "anaien arteko borroka" disko berria zozketatzen dugu! ANIMATU!

2012-01-16

Urtarrilak 18, The Last Strenght Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan, The Last Strenght talde goierritarraren bisita jasoko dugu, beraien "Anaien arteko borroka" diskoa orain dela gutxi atera baita. Beraiekin elkarrizketa sakon bat izango dugu. Horrez gain, agenda, leihaketa eta berriak. Oi! umorea.

2012-01-12

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zenbagarren Holidays in Bardulian jo zuen Herri Guda taldeak? Oparia Herri Gudaren "Atzera egin gabe" diskoa.

2012-01-09

Urtarrilak 11, Herri Guda Kaleko Mobidan!


Gabonetako oporren ondoren, martxan da berriro ere Kaleko Mobida punkoi! irratsaioa, asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Herri Guda talde goierritar gaztearen bisita jasoko dugu, Xabi eta Joseba gitarrak etorriko zaizkigu, beraien ibilbidea, diskoa eta despedida azaltzera. Horrez gain, 2011 urte bukaerako nobedadeak eta 2012ak ekarriko dizkigun berrien aurrerapen mordo batekin etorriko gea. Urte berri on, Oi!