2014-02-25

Otsailak 26, Odolkiak Ordainetan taldea, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Odolkiak Ordainetan talde tafallarreko taldekideak izango ditugu gure estudioan beraien lehen biziko 10 abestiz osatutako lana aurkezten. Hau dena, musika berriz inguratuta, berri andana eta agenda bete betearekin! EH-ko Punk-oi! seinalean!

2014-02-18

Otsailak 19, Telefono bidezko berriemaileak, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Otsailak 8an Algortan ospatu zen Madskins tadearen disko aurkezpeneko kontzertua komentatzeaz gain, Gernikako Underground gauen IV. edizioa Rai antolatzaileak kontatuko digu. Oldarkor Debako gazte talde berriko abeslari Ekaitzekin ere izango dugu elkarrizketa bat beraien taldearen nondik norakoak jakiteko. Hau dena, musika berriz inguratuta, tartean Tafallako Odolkiak Ordainetan taldearen disko berria eta Azpeitiko Basarriko Ollaskuk Labien talde berriaren aurrerapena entzungo dugu. Berri andana eta agenda bete betea! EH-ko Punk-oi! seinalean!

2014-02-04

Otsailak 5, Madskins taldea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Madskins taldearen "The beginning of" diskoa aurkeztuko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. The Franky`s idiazabaleko talde berriko abeslariarekin ere izango dugu elkarrizketa bat pasa den asteko beraien estreinuaz hitz egiteko, beraien musika entzuten dugun bitartean. Bestetik, Madskins taldearen disko aurkezpen kontzertuan larunbat honetan algortako gaztetxean izango diren Smoking Barrels eta Lau Anai algortarren eta Brutal Calling gipuzkoarren musika ere entzungo dugu. Kronikak, musika berria eta agenda bete betea ere izango dugu! EH-ko Punk-oi! seinalean!