2009-09-28

2KM. Irailak 30. Argentinako punk-oi! musika Kaleko Mobidan



Denboraldiko bigarren saioa izan da irailaren 30ekoa. Ekaitzbond urtebete Argentinan egon denez, pentsatu genuen ideia ona izango zela bertako punk-oi! musika ezagutzea. Ordubetez, 80-90. hamarkadako taldeak (Doble Fuerza, 2 minutos...) eta gaur egungoak ezagutuko ditugu (Qué risa!!!, Tango 14, Puntas de Acero...). Tartean pare bat elkarrizketen zatiak ere entzun ditugu: bat Buenos Aireseko skinhead bati egindakoa (Moko) eta bestea "Unión y Difusión" banatzaile alternatiboari.

Saio bukaeran gauza asko saiotik kanpo utzi izanaren sentsazioa geratu zaigu eta saiatuko gara elkarrizketak bere osotasunean zuenganatzen.

Gonbidatzen zaituztegu zuen iritziak blogean uztera, denon artean saio hobea egin dezagun. Eskerrik asko!

Argazkia: Tango 14 (borrachoenlatribuna.blogspot.com)

2009-09-27

BITZ, ez da Blitz-en bertsio taldea

Bitz izena dute, Bitza, garagardoari esaten diote. 30etik gora dabiltza eta oso soinu ona dute. Joan den irailaren 25ean Oñatiko jaietan ikusi genituen eta gustatu zitzaizkigun. "Oñati 2zirik" bilduman entzundako "Mina zen" abestiak zapore gozoa utzi zigun eta zuzeneko osoa entzuteak talde interesgarria dela konfirmatu digu. Urteen esperientzia, punk pixka bat, rokanrolarekin nahastu eta Oñatiko izaera batuta, emaitza hori da: Bitz.


http://www.myspace.com/bitzrock

2009-09-24

Orreaga 778, beti aurrera!!



Orreaga 778 taldeak "Aurrera!" diskoa atera berri du, eta orain kontzertuak emateari ekingo dio hau aurkezteko. Bihar, irailak 25, Oñatin izango dira eta etzi, 26, Zumaian. Aurrerantzean Deba, Elgeta, Izurtza, Ibarra, Donosti, Azpeiti izango dira joko dugun beste toki batzuk. Diskoa eta kamisetak salgai daude jada eta orreaga-778@euskalerria.org edo myspace.com/orreaga778 helbideetan lortu dezakezue informazio gehiago.

Irailak 25, Oñatiko jaietan:

Bitz
Orreaga 778
Señor No
Discipulos de Dionisos

Irailak 26, Zumaiako gaztetxean:

Orreaga 778
Friday's Crew

2009-09-19

1KM. Irailak 23: Denboraldi berria hasten da

Bai, bai, irailaren 23an, asteazkena... Denboraldi berrirako eguna aldatu dugu, entzuleen eskaerei kaso eginda. Denboraldi berriko saio honetan Orreaga 778 taldearen "Aurrera!" diskoari buruz hitz egingo dugu eta kaleratu berri diren beste lan batzuk ere entzungo ditugu: Oñati 2zirik, Apurtu...

Aurten Ekaitzbond eta ni, Johnnie Pel izango gara saioaren gidariak, eta espero dugu ohiko kolaboratzaileak ere hor izatea.

Ongi etorri denboraldi berrira eta kolaboratu.

Gogoratu: asteazkenero, 23:00etatik 00:00etara, Info7 irratian!