Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, esku artean ditugun bi diska berri aztertuko ditugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Batetik Desastrozombies donostiko punk-rock taldearen "11 y media a mas tardar" diskoa aurkeztuko dugu, bestetik "30 years of Oi! Never Surrender" izeneko nazioarteko Oi! musikaren bilduma. Honez gain beti bezala, kronikak, agenda, berriak eta leihaketak ere lekua izanen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario