Otsailaren 5erako antolatuta zegoen kontzertuaren inguruan azken egun hauetan sortutako tira-birak direla eta, Cold Revengek argi utzi nahi ditu hurrengo puntuak:
Cold Revengek, ez du RASH Bizkaia Euskal Herriko mugimentu Anti-faxistaren epaile onartzen, hori dela eta, 2011ko urtarrilaren 19an argitaratutako komunikatuaren inguruan ez gara baloraziorik ateratzen ibiliko.
Cold Revenge, musika-talde EZ apolitiko eta are gutxiago, antikomunista bezala azaltzen da. Taldekide bakoitzak bere pentsakera du, eta, orokorrean talde bezala Antifaxista, Antisistema, Antikapitalista, Antiarrazista, Antisexita, Antihomofoboa da. Pertsonak edozein arrazoi ideologiko, erlijioso, arrazista edota sexistagatik diskriminatzen dituen edozeren aurka azaltzen da. Guzti hau dela eta, gure ideia politikoekin bat egin ez arren, jarrera apolitikoa errespetatzen dugu, beti ere aurretik aipatutako guztiarekin bat egiten duen.
Cold Revengek ez ditu jarrera zein keinu faxistarik onartzen bere kontzertuetan.
Cold Revengek kapitalismoaren aurkako langile mugimendua eta Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa defendatzen ditu.
Cold Revengek Gaztetxe, etxe okupatu edota lokal auto gestionatuen alde egiten du, beraz, kontzertuan parte hartuz gero Txarraska Gaztetxean honi ez dagokion arrazoi batengatik gerta litezkeen kalte material zein moralak bere gain hartzea gaitzezten du.
Hau dela eta, Cold Revengek kontzertu honetan parte ez hartzea erabaki du, biotzez eskertzen ditugu helarazi dizkiguten atxikimendu mezu guztiak eta baita ere antolakuntzan artu dituzten lanak.
Bukatzeko, eszenatokitan laster ikusiko dugula elkar esatea besterik ez.
Cold Revenge.
Bergaran,2011ko Urtarrilaren 26ean
No hay comentarios:
Publicar un comentario