2010-10-11

KALEKO MOBIDAKO BIGARREN IRRATSAIOAN "UKABILKADA" TALDEA


AUPA PEÑA! URRIAK 13, Asteazkena gaueko 23.00tatik 00.00tara, Kaleko Mobidan UKABILKADA talde algortarrari eginiko elkarrizketa duzue entzungai.

Kaleko Mobida, Euskal Herri osoko Punkoi! musika guztiaren irratsaio denaren adibide gisa, Bizkaia aldera joan da oraingoan, UKABILKADA talde handia ezagutzera. Mikel "Piña" taldeko abeslariaz gain, Iñigo (Izu giroa Fanzinea) eta Igor (Zarata fanzinea) kazetari bizkaitarrak (gipuzkoarekin alderatuz fanzine asko daude!!) erakarri ditugu Bergarako Txapa irratira elkarrizketa duin bat egiteko asmotan. Taldearen sorrera, ibilbidea, bilakaera eta bukaeraz hitz egin dugu, beraien "Gu Gara Mendekua" 2006an argitaratutako diskoko abestiak eta beraien azkeneko kontzertu/garrasiko grabazioak entzunez. Oi! musika eta Katxondeoa!

 JARRI GUREKIN HARREMANETAN eta PARTE HARTU ASTEROKO LEHIAKETAN!!!


kalekomobida.blogspot.com                   
                     
www.myspace.com/ekaitzkalekomobida 


kalekomobida@info7.com 


SAIOAK  ETZUTEKO:



-FM bidez (Zuzenean): Donostia-99.2; Bilbo-102.3; Iruñea-106.7; eta Gasteiz-103.8.
-FM bidez (Arrosa sarea): 
*Txapa irratia (Bergara, 97.2)-Zuzenean Asteazkenetan 23.00tik 00.00tara eta Ostiraletan 18.00tik 19.00tara; 
*Hala Bedi irratia (Gasteiz eta inguruak)-larunbatetaik igandera 01:00etan;
*Uhinak irratia (Aiara)-larunbatetik igandera 01:00etan; 
*Molotoff irratia (Hernani)-ostegunean 22:00etatik 23:00etara.

-Internet bidez: www.info7.com (saioa zuzenean entzuteko eta nahi duzunean jaisteko/entzuteko aukera dago).




KALEKO MOBIDA, Euskal Herriko punk eta Oi! musikaren aktualitatea zure etxean!

Lagun iezaiguzu horrenbeste maite dugun Musika eta Eszena bultzatzen eta indartzen!!! 




2 comentarios:

  1. Aupa zuek!!!
    Jarraitu egurra ematen ta jakin Gasteizen ere kaleko mobida entzuten dela.
    Zorte on!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo, lagunok:

    Besterik gabe esatea Uribe Kostan ere entzungai zaudetela Koska irratian (FM 108.0), ostiraletan, 20:30etik aurrera.

    ResponderEliminar