2014-03-25

Martxoak 26, Nazioarteko nobedadeak Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan, frantziako Gonna Get Yours taldearen "No picture, no glory" eta The Daltonz taldearen "Place St Sauveur" UVPR zigiluak ateratako singleak aztertuko ditugu. Hortaz aparte, Gernikako Underground gauen V. edizioko kronika egingo digu Rai-rek betiko legez, eta Hernaniko Zonbie & The Anboters taldearen lehen diskoa izango deneko aurrerapena entzungo dugu. Agenda eta berriz beteta beti bezala.

2014-03-18

Martxoak 19, Oñati Bizirik bilduma Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Oñatiko aktualitateari egingo diogu so. Bi pertsonaia ekarriko ditugu irratsaiora, Lasa eta Lera, bien artean, Oñati Bizirik hirugarren bilduma aurkeztuko digute. Beti bezala berri, kronika eta agenda bete beteak ere izango ditugu.

2014-03-11

Martxoak 12, Azpeitia eta bazterretako aktualitatea, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik aurrera Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarriko dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Azpeitiako bi pertsonaia ekarriko ditugu irratsaiora. Bata Jon, Gerrarte Kids fanzinearen erredaktorea, bere fanzineko zenbaki berria aurkezteaz gain inguruko beste fantzine batzuk komentatuko dizkigu. Bestea Andoni, Teletetxo records zigiluko arduradun ohia eta berriki Basarriko Oilaskue Labien taldeko baxularia. Bien artean, azpeitia eta inguruetako mugimenduaren berri emango digute, dagokion musikaz girotuta. Beti bezala berri, kronika eta agenda bete beteak ere izango ditugu.