2012-05-24

ASTEROKO LEIHAKETA!


Zein da Oi! musikaren bilduma mitikoen sagako lehenengoa? Izena eta editatu zen urtea eskatzen dugu! ANIMATU!

2012-05-22

Maiatzak 23, Desastrozombies eta 30 years of Oi! Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, esku artean ditugun bi diska berri aztertuko ditugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Batetik Desastrozombies donostiko punk-rock taldearen "11 y media a mas tardar" diskoa aurkeztuko dugu, bestetik "30 years of Oi! Never Surrender" izeneko nazioarteko Oi! musikaren bilduma. Honez gain beti bezala, kronikak, agenda, berriak eta leihaketak ere lekua izanen dute.

2012-05-18

ASTEROKO LEIHAKETA!


Nafarroa 1512 taldeak egiten duen bezela, bada Bergaran "Gernika" abesti propioa duen punk-oi! talde bat. Erraza ez?

2012-05-15

Maiatzak 16, Musika berria Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, musika berria eta nobedadeak entzungo ditugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan. Nafarroa 1512 taldearen "irabazteko jaioak" lehen diskoa aurkezteaz aparte Erasoka, Txabolakumeak... taldeen berriena ere entzungo degu...Reggae, pub rock pixkat bat ere entzungo dugu irratsaioari traizio eginez. Hau dena, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta.

2012-05-10

ASTEROKO LEIHAKETA!


MCD taldearen De ningun sitio a ninguna parte diskoko "A-68" abestia, zein talde o musikariren bertsioa da? Opari bezala teletetxo eta puzkarra recordsen lotetxoa! ANIMATU!!

2012-05-08

Maiatzak 9, Kronikaz lepo Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, pasa den astebukaerako kontzertuak errepasatuko ditugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beasaingo Hiruki tabernako kontzertua (Having a Laugh, Wild Hearts), Bergarako gaztetxeko Kaleko Urdangen disko aurkezpena (Fridays Crew, Cold Revenge, Kaleko Urdangak + Naken selektor) eta The Last Strenght-eko Hodeiri deituko diogu Madril aldean zemouz ibili ziren jakiteko. Hau beti bezela, musika onaz, leihaketa, berriak eta agendaz lagunduta. Oi!


2012-05-03

ASTEROKO LEIHAKETA!


Dakizuen bezala, BELLATOR talde urolatar berria estreinatu zen pasa den Txarrantxa tabernako VII.en urtemugan. Zein taldeetan ibili dira aurretik bertako kideak?? Kideen iragan musikalaz gehien dakienak irabaziko du puzkarra eta teletetxo records zigiluen lotetxo bat. Animatu eta parte hartu!

2012-05-01

Maiatzak 2, berriak eta aktualitatea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara ez da gonbidaturik egongo Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, betikoek euskal herriko punk-oi! mugimenduaren panorama komentatuko dugu, Tommy Gun, Txabolakumeak, Working Boys, Siete Balas....taldeen musika entzungo dugu astebukaerako kronikez aparte (Txarrantxa Rock VII). Beti bezala, agenda eta leihaketarekin lagunduta.