2012-02-23

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein urtetan eta zenbagarren Holidays In Bardulia ospatu zen Oñatin? Horretaz gain, ostiraleko kontzertua zein taldek hasi zuen eta larunbatekoa nork bukatu zuen esan beharko diguzue! Opari bezala, Ez! talde oñatiarraren kamiseta bat! PARTE HARTU!

2012-02-20

Otsailak 22, Oñatiko Mobida, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00etara, Oñatiko mugimendu musikala izango dugu hizpide Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Lasa aditua etorriko zaigu kolaboratzaile lanetan, berarekin entzungo ditugu Oñati Bizirik I eta II bildumak, baita Triskantza,  Ez! , Bitz , Klinesa ta Kaka arrastua Kumunzuluan, Banda Munizipala, Drakes...eta beste talde ez hain ezagunen abestiak. "Gogorra" benetan irratsaioa.

2012-02-16

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein da Iskanbila taldeko formazio originaleko abeslari zen "Txiri"-ren benetako izena? Erraza ez? Animatu!

2012-02-13

Otsailak 15, Iskanbila taldea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Iskanbila Oi! talde arrasatear mitikoaren bisita jasoko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Formazio originaleko Gotzon eta Lapo etorriko zaizkigu. Taldearen ibilbidea aztertuko dugu eta abesti inedito batzuk ere entzungo ditugu. Agenda eta leihaketa ere izango ditugu beti bezala. Oi!-a eta katxondeoa!

2012-02-09

ASTEROKO LEIHAKETA!


Zein berezitasun instrumental du "Maraboots" Pariseko Oi! talde anti-arrazistak?

2012-02-07

Otsailak 8, Aktualitatea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, Euskal Herriko punk-oi! mugimenduari errepasotxoa emango diogu, fanzineak (king of the jungle, silencio toxico, run together...), diskak (in your face, fight to life, The Last Strenght, Fridays Crew...) eta agenda aipatuko ditugu. Leihaketa ere beti bezala izango da. Oi!-a eta umorea!

2012-02-02

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein izen eduki zuen Markos bajularia gabe, Xela, Intxausti, Luis eta Hegoirek In Your Face taldearen aurretik izan zuten taldeak? Opari bezala In Your Face taldearen "desembarco makarra" diskoa zozketatuko dugu! ANIMATU!